Mostrando entradas con la etiqueta Bilbo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bilbo. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de diciembre de 2011

RadioHead Bilbon

Iñigo Zelaia

Radiohead taldea 2012ko BBK liven jaialdian arituko da. Talde britainiarra Kobetamendin arituko da datorren urtean egingo duten biraren baitan, uztailaren 13an, ostirala. Azken diskoaren biraren barruan sartzen a Kobetamendi eta Espainian joko duten kontzertu bakarra da.


Thom Yorke abeslariak eta talde britainiar honen beste partaideek esan dute, aurreko diskoa ateratzean ez zutela Espainian kontzerturik jo eta oraingoan nahi izan dute bertan ere jotzea.

Hori bai, adierazi dute disko berriko eta aurrekoaetatik disko berrira egokien doazen abestiak bakarrik joko dituztela eta beraz, zaila izango da beraien hit-etako asko entzutea.

Pop musika estiloa jotzen duen talde britainiar honek jada 30 milioi disko inguru saldu ditu. Gainera, beraien disko batzuetan entzuleei diskoari prezio  jartzen utzi diete.

Taldeak dituen abesti famatuen artean: "Creep", "Anyone Can Play Guitar", OK Computer  "Karma Police", "No Surprises" edo "Paranoid Android".

jueves, 1 de diciembre de 2011

Gerediaga Elkarteak jaso du aurtengo Lauaxeta saria


Andrea ZARATE


Aurten Lauaxeta saria Durangaldeko Gerediaga Elkarteak eskuratu du, herrialdean euskara zabaldu, sustatu eta normalizatzeko eginiko saioak direla eta. Ekitaldia Bilboko Foru Jauregian izan da eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia izan da saria banatzearen arduraduna. Lauaxeta sariaren zazpigarren edizioa izan da honakoa eta 11:00etatik aurrera hasi da ekitaldia.

Gerediaga Elkartea 1965ean sortu zen. Gizon-emakume taldea izan zen sortzailea, Durangaldearen etorkizunaz kezkatuta eta eskualde kontzientzia komuna berreskuratu eta indartzeko asmoarekin elkartu zen. Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zuten.

Gaur egun, Durangaldeko ondare historiko, artistiko eta dokumentala berreskuratzea; folklore-adierazpenak mantentzea; eskualdearen iragana ikertzea; eta ikerketa lan berriak sustatzeaz arduratzen da elkartea, Durangaldea ezagutaraziz eta tokiko erakundeei aholkularitza eskainiz. Durangoko Liburu eta Disko Azoka elkarte honek antolatzen du besteak beste.


martes, 22 de noviembre de 2011

"Haria" diskoa aurkeztu du Berri Txarrakek


Izaro ZINKUNEGI

Berri Txarrak musika talde nafarrak 7. diskoa kaleratu berri du. Astelehenean aurkeztu zuen “Haria” deituriko lan berria, eta egun beretik salgai da ohiko dendetan. Taldekideen hitzetan, inoiz baino lan poperoagoa baina aldi berean gogorra eta gordina egin dute.

Kalifornian grabatu du Berri Txarrak taldeak bere azken lana, Ross Robinson ekoizlearekin batera. Hamabi abestiz osatua dago “Haria”, eta CDan, binilo formatuan  eta euskarri digitalean aurkitu ahal izango du entzuleak.
Bilboko Kafe Antzokian prentsaurreko baten bidez aurkeztu zuten astelehen goizean. Arratsaldean berriz, Bilboko FNACen izan dute jarraitzaileek lan berria ezagutzeko aukera, taldeko kideak aurrez aurre zituztelarik. Asteartean Madrilgo Castellanako FNACen, eta asteazkenean Bartzelonako Diagonalekoan ere izango da taldea.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Zentsura At! jaialdia hasiko da Bilbon

Andrea ZARATE

Zentsura At! musika jaialdiaren seigarren edizioa hasiko da Bilbon. Zentsura jasan zuten kontzertuak, erakusketak eta artelanak aurkeztuko dituzte azaroaren 7tik aurrera BBK aretoan, Bilboko Alhondigan eta Bidebarrietan. Izan ere, jaialdi honen helburu nagusia giza eskubide eta askatasun adierazpena defendatzea izango da.

Horretaz gain, gaur egun musikan, zineman eta artean eman ohi den zentsura salatu nahi dute jaialdi honetako arduradunek. Beraz, sentsibilizazio publikoa da xedeetako bat. Horretarako, zentsura izan duten musika esparruko bideoklipak, diskoak eta iragarkiak izango dira ikusgai.

Ekitaldi honek askatasun adierazpenaren aldeko nazioarteko erakunde ugariren babesa lortu du: Freemuse musikari eta zentsurari buruzko foro mundialarena, freeDimensional erkidego artistikoak elkartzen dituen laguntza taldearena eta International Pen - Basque Centre justizia sozialaren aldeko nazioarteko mugimenduarena, besteak beste. 

Informazio gehiago jasotzeko hona hemen Euskadi irratiko audio hau: http://www.eitb.com/es/audios/detalle/769905/zentsura-at-un-festival-censura/.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Agur diseinatutako ametsari

Izaro ZINKUNEGI

Hegoafrikako Lurmutur Hiria izendatu zuten 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu. Taipein (Taiwan) eginiko Diseinuaren Nazioarteko Aliantzaren Kongresuaren itxieran jakinarazi dute irabazlearen izena. Bilbo eta Dublin ziren izendapena lortzeko beste bi finalistak.

Lurmutur hiria eliteentzat eta banaketarentzat diseinatu izan da, eta orain integraziorako eta berdintasunerako hiri izatera bideratu nahi dute. 2014an 20 urte beteko dira Hegoafrikan demokrazia ezarri eta Nelson Mandela lehen presidente beltza jarri zutela. Bilboko hautagaitza berriz, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute, Bilbao: Hirien Disenua lemapean. Jakintzan oinarritutako hautagaitza aurkeztu dute.


Guztira 24 herrialdetako 56 hiri aurkeztu ziren 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu izendapena lortzeko. Bi urtean behin ematen du saria Diseinu Elkarteen Nazioarteko Kontseiluak, eta hiria berpizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko balio duela diote antolatzaileek. Ondorengo hiriek lortu dute izendapena orain arte: Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012).

jueves, 6 de octubre de 2011

Xabier Leteren omenezko bira Bilbora heldu da

Iñigo ZELAIA
 
Ia urtebete hil zen Xabier Leteren omenez egiten ari den bira Bilboko euskalduna jauregira heldu da. Larunbat honetan, urriaren 8an izango da eta partaideak Mikel Urdangarin, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Alex Sardui Gatibuko abeslaria eta Kirmen Uribe izango dira.

Gainera, Euskaldunako ikuskizun honetan Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Jabier Muguruza, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Arantxa Irazusta, Petti eta Erramun Martikorena bezalako abeslariek hartuko dute parte.

Karlos Gimenez piano-jotzailea, Joxan Goikoetxea soinujolea, Francisco Herrero biolin-jotzailea, Luis Fernandez biolontxelo- jotzailea eta Txema Garces eta Xanet Arozena gitarra-jotzaileak izango dituzte taula gainean lagun.

Ikuskizunean, Elortza eta Iturriagaren bertsoei eta beste abeslariei pianoarekin, biolontxelo batekin, soinuarekin eta gitarrak izando dituzte beraien abestiak lagunduz.

Bilbon jo aurretik, Iruñean, Baionan… egon dira eta Bizkaian ikuskizun hau eman ostean birak jarraipena izango du Urnietan, Donostian, Gasteizen…