jueves, 8 de diciembre de 2011

Aiert Goenaga izango da Durangoko Azokaren zuzendaria datorren urtean


Andrea ZARATE

Gerediagaelkarteak jakinarazi du datorren urteko Durangoko Liburu eta Diska Azokaren zuzendaria Aiert Goenaga izango dela. 1980. urtetik zuzendari izan den Jon Irazabal iurretarrak Aiert Goenagaren esku utziko du Azokaren zuzendaritza. Orain arte, Goenaga zuzendari laguntzaile eta ikusentzunezkoen arduradun lanetan aritu da. Agur gisa, e-book bat oparitu diote Irazabali, hala ere Gerediaga elkartean lanean jarraituko duela adierazi du.

Gerediaga elkarteko kideek adierazi dutenez, nahiko pozik daude Durangoko Azkokaren aurtengo edizioarekin, izan ere oraingoz 105.000 lagunek Landako Gunera hurbildu direla azaldu dute. Dirudienez, bisitari gehien asteartean egon zen, 40.000 pertsona inguru.

Gaur, Durangoko Azoka bisitatzeko azken eguna denez, hainbat ekintza antolatuta daude. Esaterako, Itziarren Semeak taldea Ahotsenean izango da bere azken lana aurkezten, 13.30ean. Arratsaldeko seietan, leku berean, Biladi Hadi elkartasun brigadak "Hamaika Begirada Palestinari" liburu eta diskaren aurkezpena egingo du gero. Azkenik, eguerdiko ordubatean, Bittor Kapanaga otxandiarra zenari omenaldia egingo diote Landako Gunean dagoen aretoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario