Andrea ZARATE
![]() |
Retrato
de un caballero koadroa
|
AlfredBader Fine Arts de Milwaukee AEBetako galeriak Diego
Velazquezen koadro ezezagun bat eskuratu du 3,45 milioi euroren truke Londreseko
subastan. David Bader galeriaren presidenteordea enkantean egon zen eta bera
izan zen eskaintza egin zuena Otto Naumann New Yorkeko kidearen izenean.
Azkenengo honen ustez, enkantea hamarkadako “ganga” izan da.
Naumann adierazi duenez, Alfred Bader Fine Arts de Milwaukee (Wisconsin)
galeriaren asmoa koadroa berriro saltzea da eta harrituta gelditu da obra hori
“hain merke” eskuratzean. New Yorkeko Naumann agentearen arabera, 6 edo 7
milioi libra (7,08 edo 8,2 milioi euro) ordaindu ahal ziteztekeen erretratu
horren truke.
Hasieran, koadroa Bonhamsen
“Maisu zaharrak” bildumaren parte zen, 63 koadrorekin batera, baina autoretzari
buruzko zalantza zegoen. Zalantza argitu ostean, albistea asko zabaldu da,
adibidez Peter Cherry Artearen Historiako unibertsitate irakasleak gai horri
buruzko artikulu bat argitaratu du Magazine aldizkariaren azken zenbakian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario