martes, 22 de noviembre de 2011

"Haria" diskoa aurkeztu du Berri Txarrakek


Izaro ZINKUNEGI

Berri Txarrak musika talde nafarrak 7. diskoa kaleratu berri du. Astelehenean aurkeztu zuen “Haria” deituriko lan berria, eta egun beretik salgai da ohiko dendetan. Taldekideen hitzetan, inoiz baino lan poperoagoa baina aldi berean gogorra eta gordina egin dute.

Kalifornian grabatu du Berri Txarrak taldeak bere azken lana, Ross Robinson ekoizlearekin batera. Hamabi abestiz osatua dago “Haria”, eta CDan, binilo formatuan  eta euskarri digitalean aurkitu ahal izango du entzuleak.
Bilboko Kafe Antzokian prentsaurreko baten bidez aurkeztu zuten astelehen goizean. Arratsaldean berriz, Bilboko FNACen izan dute jarraitzaileek lan berria ezagutzeko aukera, taldeko kideak aurrez aurre zituztelarik. Asteartean Madrilgo Castellanako FNACen, eta asteazkenean Bartzelonako Diagonalekoan ere izango da taldea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario