jueves, 29 de septiembre de 2011

Agusti Villarongaren "Pa Negre" pelikula aukeratu dute Oscarretara joateko

Andrea ZARATE
'Pa negre' pelikularen kartela

Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademian 'Pa negre' pelikula hautatu dute Oscar sarietara joateko. Agusti Villaronga zinema zuzendariaren filma Hollywoodeko Oscar sarien 84. edizioan egongo da atzerriko pelikula hoberenaren arloan. Horretaz gain, 'Pa negre' pelikulak Mexikoko Zinema Akademiaren sarien 54. edizioan parte hartuko du ere.



'Pa Negre' guda zibilaren osteko garaian kokatzen da, Katalunian. Andreu galtzaileen bandoan dagoen umea da, eta basoan gizon baten eta bere semearen gorpuak aurkitzen ditu. Autoritateek Andreuren aita epaitu nahi dute hilketa horien erantzuletzat. Baina, umea benetako erantzulea aurkitzen saiatuko da. Dena dela, horretarako bere sustraiak traizionatu behar izango ditu.

Veronica Echegui eta Jose Coronado aktoreek aurkeztu dute Oscarretara eta Ariel sarietara joango den pelikula katalana. Estreinatu zenetik, 'Pa negre' pelikulak bederatzi Goya eta Zinematografiako Sari Nazionala irabazi ditu.

2012ko urtarrilaren 24an AEBetako akademiak Oscar sarietara joango diren hautagaien behin-betiko zerrenda irakurriko du, horien artean atzerriko pelikula hoberena. Bestalde, otsailaren 26an ospakizuna izango da Los Angeleseko Kodak antzerkian, eta Eddie  Murphy aktoreak aurkeztu eta gidatuko du.


miércoles, 28 de septiembre de 2011

Udaletxeak Valentziako Mostra geldiarazi du 1,7 milioi euro aurrezteko



  
Mostra zinema jaialdiko aurtengo kartela
Andrea ZARATE
Rita Barbera alkateak Valentziako Mostra zinema jaialdia geldiarazi du aurrekontuen murrizketa dela eta. Valentziako Mostra zinema jaialdia 1980. urtean sortu, eta 33. edizioa 2012ko martxoan ospatuko zen. Rita Barbera PPko alkateak Valentziako zinema jaialdia geldiarazi du “beharrezkoak diren adostasunak” eta “egungo egoera ekonomikoa” direla eta. Alkateak esan duenez, “beharrezkoak diren beste gauza batzuetan” erabiliko da dirua.
Mostra zinema jaialdia Valentziako Udal Zinema Fundazioaren eskutik jaio zen, udalaren mendeko erakundea. Orain arte, jaialdiak duen atal ofizialean, hiru sari nagusi eman izan dira: urrezko, zilarrezko eta brontzezko palmondoak. Hala ere, beste sari batzuk ere badaude, zuzendari hoberena, soinu banda hoberena edo gidoi hoberena besteak beste.
Barbera alkateak azaldu duen arabera, Valentziako Mostra zinema jaialdiaren etendurak “hurrengo urteetan” zehar igaroko du, ekonomiak berriro aurrera joan arte. Bestalde, alkateak adierazi duenez, 33. edizioan erabiliko zen 1,7 milioi euroko aurrekontua aurreztuko eta beste gauza batzuetarako erabiliko da.
Gainera, Rita Barberak adierazi du seguraski ez dela izango adostatu beharreko gai bakarra. Erabaki hau duela egun batzuetatik erabakita omen zegoen, baina publikoki gaur jakin izan da Salomon Castiel Mostrako eduki-zuzendariaren adierazpenen bidez, esaten zuena jaialdiari bere denbora libreak eskaintzen zizkiola. Dirudienez, joan den ekainan Castiel zuzendaria kargutik kendu zuten.

Bilboko musika eskolako txistulariak





Bilbaomusika orain dela 25 urte sortu zen. Hasieran, kontserbatorioa zen baina gaur egun musika eskola da. Bertan gitarra, bateria eta beste zenbait instrumentu irakasten dira baina badago bat Euskal Herriarekin oso lotuta dagoena. Musika tresna hori txistua da. Bilboko eskola honetan hainbat belaunalditako ikasleak daude matrikulaturik eta Jasone Akizu eta Gorka Irurtia irakasleek ematen diete klaseak. Guztira 75 pertsona inguru doaz bertara ikastera urtero.
Euskal Herriko musika eskolen antzera, hemen ere, bakarkako klaseak ematen dira eta lau urtetik aurrera, taldekako klaseak ere eman daitezke, hau da, talde instrumentala deitzen den metodologia.
Urtean zehar, ekitaldi desberdinetan parte hartzen dute ikasleek. Hala nola, hiruhileroko bakoitzean entzunaldi bat egiten da gurasoek ikus dezaten semeek egin dituzten aurrerapausoak nolakoak diren. Horretaz aparte, Euskal Herri mailan urtero edo bi urtero ekitaldi bereziak egiten dira, adibidez: aurtengo Musikaldia Gasteizen; eta jai hauetan ere joaten dira musikako ikasleak.
Bestalde, irakasle gehienak kexatu egiten dira musika bigarren mailako zerbait balitz bezala uzten dutelako, hau da, gurasoek badakite kirola eta musika oso garrantzitsuak direla semeen etorkizunerako baina asteburuetan umeek musika ekitaldi bat eta ordu berean kirola edukiz gero, musika bigarren mailan utzi eta kirola aukeratzen dute.
Azkenik, Bilboko eskola musikako txistu irakasleak dio, inguruetako dantza taldeetan txistularien falta sumatzen dutela, eta Bilbaomusikak eskaintzen dituen jardueren bitartez, ikasleak eginkizun horretara ere bideratu nahi dela.
















martes, 27 de septiembre de 2011

Milaka pertsonak Klik! egingo du asteburu honetan Azpeitian


Egun gutxi falta dira aurtengo Kilometroak ospatzeko. Aurtengoan, Azpeitiko Ikasberri Ikastolak antolatuko du, eta lan horretan dihardu hainbat pertsonak azken hilabeteetan. Iazko urritik gaur arte ekintza ugari egin badira ere, igande honetan, urriaren 2an, izango da benetako ospakizuna, Klik! lemapean Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa  Urola bailarako herrian lehertzen denean.

Igaro berri den ikasturtea berezia izan da Azpeitiko Ikasberri Ikastolarentzat. Iaz Pasaia-Lezoko ikastolari kilometroen lekukoa hartu zionetik, jo eta ke dabil ikastolen aldeko jaialdiaren antolaketan. Hamar urteren ostean, berriro ere Azpeitira iritsiko da igande honetan milaka euskaldun eta euskaltzaleren zita. Jadanik prest dago igandeko egitaraua eta zirkuitua. 

Aitor Unanue, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Elkarte Kooperatibako lehendakariak adierazi duenez, urte gutxi barru gaur eguneko eraikina txiki geldituko zaiela aurreikusten dute. Horregatik, haur ikastola berri baten proiektua lantzen ari dira, eta honi bultzada emateko eskatu zuten 2011ko Kilometroak Azpeitian egitea.


Egitarauari dagokionez, 09:30ean zabalduko da zirkuitua. Honek, 6 kilometroko ibilbidea izango du, bost gunetan banatua (4 gune ibilbidean eta beste bat, herriko plazan, zirkuitutik kanpo). 19:30ak bitartean izango da zer ikusia eta non gozatua Azpeitian, haur, gazte eta helduentzat egitarau zabala baitago antolatua: haur jolasak, kontzertuak, antzerkia... Euskararen eta ikastolen aldeko festan parte hartu eta gozatzeko aukera zabala dago beraz urriko lehen asteburuan.

Gaztetxearen 25. urteurrena ospatuko dute ordiziarrek urriaren 22an


Urriaren 22an Gaztetxearen 25. urteurrena ospatuko dute ordiziarrek eta bertaratzen direnek. Egitarau oparoa prestatu du herriko Gazte Asanbladak azken mende laurdenean bizileku izan duen txokoa kolorez jantzi eta jendez betetzeko. Laketmusika taldeak egin du urteurren  honetarako abestia.

Azken urte honetan hainbat ekintza burutu dituzte gazteek urteurrenaren harira. Baina ekintza horietaz haratago, ospakizunari amaiera biribila emateko jaialdi erraldoiaren aldeko apustua egin dutela adierazi dute Gaztetxeko kideek. Ordiziako Gazte Asanblada ibili da egun honen antolaketan, baina ez du gazteei soilik zuzendutako egitaraua osatu, herritar guztiek parte hartzeko modukoa baizik. Ildo horretatik, Porrotx pailazoa bertan izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko txikienen gozamenerako.

Egitarauari hasiera emateko, aurreskua dantzatuko diote Gaztetxeari, 11:25ean. Jarraian, poteoa egingo da bertatik abiatuta, herriko kaleetan zehar, zanpantzar,trikitilari, alboka eta erraldoiek lagunduta. Honen ostean, bazkaria egingo dute ordiziarrek, arratsaldeko “Batallita kontaketa”-rako indarrak hartzeko. Hemen Gaztetxean 25 urte hauetan zehar bizi izandako esperientziak ezagutu ahal izango dira.

Arratsalde-gau partean berriz, kontzertu ugari izango dira herriko hainbat txokotan. Tartean, Motxila 21 taldea, down sindromedun gazteek eskainiko dutena. Horrez gain, txosnak ere ez dira faltako Ordizian, eta bertan bokatak ere egongo dira. Beraz, goizaldeko ordu txikiak aldera arte luzatu ahal izango du nahi duenak Gaztetxearen urtemugako festa.

domingo, 25 de septiembre de 2011

R.E.M taldea banatu egingo da 31 urteren ostean


Urte asko daramate zaleak disfrutatzen talde honen kontzertu eta abestiekin baina urte guzti hauen ostean banatu egingo da, Rock alternatiboa egiten duen musika talde garrantzitsuenetako bat. 

Web orrian eskegitako mezu batekin agurtu dira zaleez eta argi utzi dute taldean hartutako erabakia dela eta atzetik ez dela inolako konfliktorik egon. John Michael Stipek, taldeko abeslariak esan du, denbora asko daramatela musika jotzen eta profesionalki usteko garaia dela.

Talde hau Georgian, Estatu Batuetak, sortu zen 80ko hamarkadaren hasieran. Rock musika estiloa jotzen hasi zen eta batez ere beraien abestietan gizartean pil-pilean zeuden gaiei buruz hitz egiten zuten. Garai honetan zaila zen musika munduan famatu egitea baina talde honek ez zuen denbora asko iraun famatu bilakatzeraino. 1983ko irailean beraien lehen diskoa atera zuten Murmur izenarekin eta 1988an Green diskoa dendetan salgai jarri arte, urtero disko bat atera zuten. Disko honen ostean beste asko etorri dira eta azken hauetan egin dituzte musika kritikoen ustez abestirik onenak. 2011n Collapse Into Now izeneko diskoa atera dute eta guztira 15 album atera dituzte.

Estudioetatik kanpo taldearen abesti onenak sartutako disko bat egin zuten. Zaila da R.E.M-en disko onena zein den jakitea baina arrakasta handia izan duten abesti asko daude, hala nola, Leaving New York, Everybody Hurts, Bad Day, Losing My Religion…


miércoles, 21 de septiembre de 2011

Herentziarengatik albiste

Michael Jacksonen herentzia

Badirudi atzo izan zela baina Michael Jackson duela bi urte hil zen. Oraindik ere askotan sortzen dira abeslariaren inguruko zurrumurruak eta gatazkak. Aste honetan bere herentziari buruzko albisteak atera dira prentsan, izan ere, Jacksonek utzitako herentziaren arabera, ondasun guztiak bere ama eta bere semeen artean banatuko direla argitaratu da, bere aita edo anai-arrebak ezer gabe utziz. Honek esan nahi du bere umeek eta bere amak 22 milioi dolar inguru jasoko dituztela eta herentziaren zati bat ongintzazko elkarte anonimoetara bideratuta egongo da.  Gainera M. Jacksonen ondareak 226 milioi baino bildu ditu.


Guzti honek pentsarazten du Michael Jacksonen heriotzak benefizio handiak ekarri dituela familia eta bere diskografiarentzat, hau da, abeslariaren heriotza errentagarria izan da ekonomikoki, batzuentzat behintzat.


Honetaz aparte, urriaren 8an bere oroimenean kontzertu batzuk egongo dira. Familiako partaide batzuk eta jarraitzaile ugari ez daude ados kontzertu horrekin baina Christina Aguilera edo Beyoncé bezalako artistak bertan egongo dira.


Pertsona bakoitza desberdina da besteekiko baina abeslari hau oso berezia zen. Txikitan aitak jo egiten zuen baina abestuz egoera horri aurre egitea erabaki zuen eta sufrimenduak eta berezko gaitasunak fama mundiala eman zion. Hortik aurrera musikaren inguruko ia sari guztiak irabazi ditu eta 750 milioi album baino gehiago saldu ditu.


Bere heriotzaren kausa ez dago argi baina historian egon den abeslari onenetakoa dela badaki gizarteak eta naiz eta bizirik egon ez, beti izango da edozergatik albiste.

martes, 20 de septiembre de 2011

Erdi Aroko VIII. Azoka egingo da asteburuan Azpeitian


Azpeitiak garai bateko itxura hartuko du datorren asteburuan, irailaren 24 eta 25ean. Urtero legez, aurten ere Erdi Aroko Azoka egingo da egun horietan Alde Zaharreko kaleetan zehar. Aurtengoa VIII. aldia da azoka berezi hau ospatzen dutena. Era berean, herriko saltokien outlet azoka ere izango da egun horietan Berdura plazan.

Guztira 65 postu inguru izango dira Azpeitiko kaleetan azokak dirauen artean. Bertan, herriko merkatarien 30 bat postu egongo dira. Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatarien Elkarteak antolatu dute Erdi Aroko azoka. Stock azoka 10:00etan irekiko da goizean, eta lau orduz egongo da zabalik. Arratsaldean berriz, 16:00etatik 20:00etara bitartean izando dute bertaratutakoek postuak ikusi eta produktuak erosteko aukera.


Azokaren aurkezpen ekitaldian, Iñigo Amiano Bertan Merkatari Elkarteko teknikariak jakinarazi zuenez, "inoiz baino postu gehiago izango dira; arropak, ohialak, eskolako materialak... erosi ahal izango dira bertan". Horrez gain, azokara joateko gonbita luzatu zien Amianok herritar guztiei.


Udaleko hiru zinegotzi ere izan ziren aurkezpen ekitaldian: Iñaki Portilla, Kepa Ibarzabal eta Kontxita Martija. Portillak hartu zuen hitza eta Bertan Merkatari Elkartekoei eskerrak eman zizkien auzolanean antolatutako ekitaldia dela-eta. Azokan bolondres lan egingo dutenei, Baigerakoei, Musika bandakoei, Arte eta Diseinu ikastegikoei, Musika Eskolakoei, ttuntturroei... ere eskerrak eman zizkien Portillak, Azpeitiko Udalaren izenean.

SGAEk kontsentsu zerrenda bat aukeratuko du gaur berrantolaketa gauzatzeko

Andrea ZARATE

SGAE elkarteko kideek kontsentsu zerrenda bat osatuko dute gaur Madrilen ospatuko den asanblada orokorrean. Espainiako egile eskubideen elkarteko sistema elektorala aldatzea izango da kontsentsu zerrenda horren helburua. Dirudienez, SGAEko Teddy Bautista presidente ohiak dimititu behar izan zuenetik, boterean dauden taldeek ia itxita dagoen kontsentsu zerrenda bat dute.

Alde batetik, zerrenda horretan CPAC Candidatura Profesional de Autores y Compositores hautaketaren adar erreformistan Victor Manuel eta Jaume Sisa egongo omen dira. Beste aldetik, Juan Carlos Cuello talde kontinuistaren ahotsa izango ei da, aldaketa lasaiago bat nahi duten 15 autoreekin.

Horretaz gain, DOM De Otra Manera hautagaitzan Jose Miguel Fernandez-Sastron eta Antonio Onetti egongo dira. Bestalde, talde independentea ordezkatuko dutenak Achero Mañas eta Alex Goma izango dira. Azkenik, kontsentsua aurreasanbleetan hautatutako hiru hautagaiekin osatuta egongo da: Jordi Galceran (Katalunia), Manuel Marvizon (Andaluzia) eta Anton Reixa (Galizia).

Kudeaketa guzti horiek Sabino Mendezen esku egon dira, izan ere beraren ustez espainiako egile eskubideen elkarteko aurreko edizioarekin distantziak mantendu behar dituzte.

Ia ehun ostalari egotzi dituzte GolTV pirateatzeagatik

Andrea ZARATE
Polizia Nazionalak 91 ostalari egotzi ditu jabetza intelektualaren eskubideei buruzko alderdiak direla eta. Dirudienez, taberna eta jatetxe horietako jabeek zuten GolTV telebista katearen seinalea etxean erabiltzeko zen. Zazpi herrialde implikatuta omen daude jabetza intelektualaren inguruko delitu honetan.
Iruzurra zazpi herrialde hauen 168 lokaletan aurkitu dute. GolTV kate pribatuak bi txartela eredu ditu: txartela batzuk etxeko erabilera-eremuarentzako dira eta beste batzuk erabilpen publikorako. Baina, 91 jabe hauek etxeko txartela horiek euren kokatze publikoetan erabiltzen ei zituzten, nahiz eta legeak hori debekatzen duen.
Txartela pribatuak edo etxekoak kokatze publikoetan erabili behar direnak baino merkeagoak direnez, egotzitako ostelariak GolTV katea eta seinalea bidaltzeko kableak saltzen dituen enpresa kaltetzen ari ziren.
Operazioa unitate zentralen hainbat talde espezializatuen esku egon da UDEV Unidad de Delincuencia Especializada y Violenta eta UDEF Unidad Central de Delincuencia Económica y Fiscal, Madril, Leon, Valentzia, Lugo, Malaga eta Valladoliden Lurraldeko Justizia Polizia Taldeen laguntzarekin, eta Ponferrada, Santa Coloma de Gramanet eta Sabadellen komisarien elkarlanarekin ere.

lunes, 19 de septiembre de 2011

Mantxi eta Xamoa nagusitu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioetan


Pasa den asteburuan jokatu ziren Andoainen eta Azkoitian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako lehen bi saioak. Lehenengoan, Iñigo Manzisidor Mantxi izan zen garaile, Azkoitiko saioan berriz, Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Honi esker, final-laurdenetara sailkatu dira bi bertsolariak. Besteek aldiz, datozen asteburuetan jokatuko diren beste kanporaketetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatu diren edo ez jakiteko.

Larunbatean hasi zen txapelketaren udazkeneko fasea. Andoainen izan zuten lehenengo hitzordua sei bertsolarik eta haiek entzuteko gogoz joan ziren hainbat bertsozalek. 17:30ean hasi zen saioa, Manu Goiogana, Ane Labaka, Amaia Agirre, Ander Lizarralde, Mantxi eta Iñigo Izagirre oholtzaratzearekin batera. Alde ederrak entzuteko parada izan zuten bertaratutakoek, tartean, Ane Labakak kartzelakoan abestutakoak. Azkenean, Mantxi izan zen nagusi, 500 puntu eskuratuta. Zarauztarrak 6 puntuko aldea atera zion Iñigo Izagirre bigarren sailkatuari.

Azkoitiko saioan honako 6 bertsolariek abestu zuten: Asier Azpiroz, Ibai Esoain, Gorka Maiz, Gorka Azkarate, Xabier Sukia eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Saio hau ez zen larunbatean Andoainen izandakoa bezain distiratsua izan, eta hori erakutsi zuten puntuazioek. Izan ere, Andoaingo lehen bost sailkatuek Xamoak baino puntuazio hobea eskuratu zuten. 460,5 puntu eskuratuta lortu du hurrengo faserako txartela.

Datozen asteburuan beste bi kanporaketa jokatuko dira Eibarren eta Lazkaon. Hauetan ere seina bertsolari izango dira oholtza gainean.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Madonna berriro da albiste


Oso zaila da Madonna baino ezagunagoa den gizakirik aurkitzea, bera da marketinaren, modaren eta kulturaren erregina eta orain ere albiste da. Suediako telebista kate bateko elkarrizketa batean esan du 2012ko udaberrirako disko berria aterako duela. 
 
53 urteko abeslariak ez da albiste izateaz aspertzen eta jadanik hogei disko atera dituen arren, eta bost bira erraldoi burutu arren, disko berri bat aterako du. Diskoak saltzen hasi zenetik urte ugari pasa dira eta Madonnak munduko solista arrakastatsuenaren eta disko gehien saldu dituenaren Guinness errekorra mantentzen du 400 milioi inguru disko salduta.

Madonna 1958ko abuztuaren 16an jaio zen Bay Cityn, Michiganen, txikitatik famatua izan nahi zuen eta gaztetatik dantza, interpretazio lanetan eta abesten hasi zen. Urte guzti hauetan fama handia lortu du, batez ere, musika generoan. Arrakastaren gakoak bere ahotsa, edertasuna, produkzio musikal garaikideengatik eta  eszenaratze landuengatik izan da. Guzti honek “Poparen erregina” ezizenarekin lotzea ekarri du. 

Izar honen arrakasta eta boterearen beste arrazoietako bat dirua bereganatzeko dohaina da, izan ere, fama oso ondo aprobetxatzen jakin du eta artisten artean diru-sarrera gehien dituen emakumea da. Trebetasun hau urteetan zehar egindako marketinarengatik, umeentzako liburuak idazteagatik, aktore, produktore eta direktore lanengatik, enpresari gisa dabilelako, moda diseinatzaile delako eta beste zenbait gauzagatik da. Oso zaila da Madonna baino ezagunagoa den gizakirik aurkitzea, bera da marketinaren, modaren eta kulturaren erregina eta orain ere albiste da. Suediako telebista kate bateko elkarrizketa batean esan du 2012ko udaberrirako disko berria aterako duela. 

53 urteko abeslariak ez da albiste izateaz aspertzen eta jadanik hogei disko atera dituen arren, eta bost bira erraldoi burutu arren, disko berri bat aterako du. Diskoak saltzen hasi zenetik urte ugari pasa dira eta Madonnak munduko solista arrakastatsuenaren eta disko gehien saldu dituenaren Guinness errekorra mantentzen du 400 milioi inguru disko salduta.

Jaietan Murgildurik


La pegatina taldeak Galdakaon emandako kontzertuarekin agurtu du Euskal Herria


Euri zaparradek ez zuten zapuztu La pegatina talde katalanak eman zuen kortzertua eta jende asko hurbildu zen Galdakaoko Santa Krutzetara, jaiei amaiera ezinobea emateko asmoarekin. 


 Aurten herri bizkaitar honetako ekitaldi garrantzitsuena izan da, izan ere, talde arrakaztatsu hau ekartzea 11.000 euro inguruko kostea ekarri du. Baina rumba katalana egiten duen taldea ekartzeak merezi izan du, jende mordoa erakarri baitzuen atzo.


Kontzertu hau Euskal Herrian talde katalanak aurten jo duen azken kontzertua izan da eta hori nabarmendu egin zen kontzertua ikustera joan zirenen artean. Publikoak erantzun egin zuen eta gainera adin guztietako eta inguruko herri eta hirietako jendea bildu zen Galdakaon, hala nola, Arrigorriagatik, Basaurituk, Bilbotik, Zornotzatik…

La pegatina talde bezala 2003an sortu zen. Lehen urteetan  hiru partaidez osatua zegoen baina 2007an lehen diskoa atera ostean sei partaidetara pasa ziren. Disko horretan Che Sudaka, Manu Chao eta Gambeaten kolaborazioa izan zuten eta taldearen fama Espainia osora zabaltzen hasi zen. Zortzi urte pasatu dira eta egun bost diska atera dituzte eta espainiar estatuan disko salduenen artean egoteaz gainera, munduan ezagutzera eman dira. Adibide garbiena da, 2010ean frantziako Les Feux de L´Été jaialdian eman zuten kontzertuan 94.000 pertsona inguruk ikusi zuten.

Talde honen arrakastaren arrazoi nagusia egiten duten musika mota da, hau da, Rumba Urbana definitzen dena eta merengue, ska, musika ranchera... estiloarekin nahasten dute. Musika munduan normalean pop eta rock estiloak nabarmentzen dira eta rumba egitearen arrazoi horrek egiten du berezi talde hau.

Galdakaon emandako kontzertuaren ondoren, azken diskoarekin egiten ari diren Xapomelon izeneko bira amaitzera doaz Italia eta Kataluniara.



sábado, 17 de septiembre de 2011

Zinemateka euskaldunak euskarazko lehenengo filmak berriztatu ditu


Gotzon Elortzaren gaur egungo argazkia

Zinemateka euskaldunak euskaraz egin ziren lehenengo hiru filmak berriztatu ditu. Hiru lanak Gotzon Elortza getxotarrak filmatu zituen 16mm-ko formatuan 1959 eta 1962.urteen artean: "Ereagatik Matxitxakora" (1959), "Aberria "(1961) eta "Elburua Gernika" (1962). Zinemateka euskadunaren arabera, beharrezkoa zen kultura euskaldunaren ikus-entzunezko “altxor” hori hedatzea. Horregatik, DVDko edizio bat sortu dute, eta irailaren 25ean doan emango dute Berria egunkariarekin.
Euskarazko lehenengo pelikula horien berriztapenak Bizkaiko Forua Aldundia, Bermeoko, Gernikako eta Getxoko Udalak, eta Uribe Kostako Mankomunitatearen izenean egin dira. Bestalde, berriztapenak Bartzelonako Image Films eta euskal REC estudioetan egin dira.

Alde batetik, Bizkaizko kostaren eta gaur egun biosfera erreserba den Urdaibaiko deskribapena egiten du Gotzon Elortzak "Ereagatik Matxitxakora" eta "Elburua Gernika" pelikuletan, eta bestetik "Aberria" pelikulan berarentzat patria zer den azaltzen du. “Aberria” pelikula urte horietako zentsura saihesteko “Erria” izendatu behar izan zuen.
Zinema zuzendari bizkaitarraren ustez,  gutxiengoan dagoen hizkuntza batek ez bazuen ikus-entzunezko munduaren laguntza jasotzen hiltzera kondenatuta zegoen. Beraz, Parisetik Bizkaiara bidaiatu zen film horiek sortzeko. Zinemagile getxotarrak garai hartako euskal kulturaren pertsonai famatu batzuen laguntza jaso zuen filmetan aktore bezala jarduteko. Adibidez, Valentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolariek eta Victor Olaeta dantzariak parte hartu zuten bere lanetan.



Federico Felliniren erakusketa aurkeztu dute San Telmo museoan


Federico Fellini zinema zuzendariaren argazkia

Aste honetan aurkeztu dute “Federico Fellini. Ilusioen zirkua” erakusketa Donostiako San Telmo museoan. Erakusketak aurkezten ditu Federico Fellini zinema zuzendari famatuaren 400 pieza, horien artean orain arte ikusi ez diren film zatiak eta argazkiak. Hilabete bat egongo da ikusgai, azaroaren 13ra arte hain zuzen ere.

Federico Fellini zinema zuzendari eta gidoilari italiarra 1920.urtean jaio zen eta 1993an hil zen. Lau Oscar irabazi zituen, eta horietako bat ohorezkoa izan zen. Felliniren lana aztertu dutenek esaten dutenez, bere obra bereizten duena zera da: errealitate subjektiboa fantasiarekin nahasten duela. Hori dela eta, esan ohi da bere zinemak fase neoerrealista igaro zuela.

Hilabete bat iraunduko duen erakusketa hau Caixaren Gizarte Ekintza alorrak eta NBC Photographie erakundeak antolatu dute, Donostiako Udala eta Riminiko Fondazione Federico Fellini fundazioaren laguntzarekin eta Felliniren zuzendaritza laguntzailea izan zen Gerald Morinerekin. Izan ere, Morine 40 urtez egon zen zuzendari italiarrari buruzko materialen bilduma sortzen. Gerald Morineren arabera, Federico Fellini ez zen lanak gordetzearen partaide, bakarrik horiek egitea gustoko zuen.

San Telmoko erakusketa hau datu biografikoak saihesten saiatu da eta zinemagilearen ametsetan eta irudimenean zentratu da. Horretaz gain, erakusketan XX. mendea era zabalago batean erakutsiko da, mende hori zinema, prentsa, komunikabide, telebista eta publizitatearen mendea izan baitzen. 

                             

viernes, 16 de septiembre de 2011

Zinemaldi Alternatiboa izango da egunotan Kortxoenea Gaztetxean


Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioa ospatzen ari da egunotan. Hainbat film, aktore ezagun ugari, kamera andana, milaka jarraitzaile… bildu dira Gipuzkoako hiriburuko kaleetan. Gros auzoko Kortxoenea Gaztetxeak aldiz, Donostiako Zinemaldi Alternatiboaren aldeko apustua egin du aurten ere, hilaren 19tik 24ra.

Iazko bideari jarraiki, egitarau oparoa prestatu du Kortxoenea Gazteatxeak bost egun horietarako. Bertako asanbladako kideek adierazi dutenez, Zinemaldi ofizialak bultzatzen duen eredu elitista alde batera utzi, eta eredu herritar eta parte-hartzailearen aldeko apustua egin dute. Hala, Eguzki Bideoak-en materiala eskuragarri izango dela jakinarazi dute, “banatzaile alternatiboen presentzia bermatuz”.

80 eta 90. hamarkadetako euskal zinema izango da besteak beste ikusgai Kortxoenean. Zehazki esateko, Santa Kruz Apaiza, Kalabaza Tripontzia eta Hitz Egin dokumentala eskainiko dira. Era berean, film horietako zuzendari eta aktoreak ere gerturatuko dira bertara, ikusleei beraien esperientziak eta lanaren zertzeladak azalduz.

Euskal zinemaz haratago, Madrilgo Patio Maravillas etxe okupatuaren dokumentala eskainiko dute, eta bertako kideekin hitz egiteko aukera ere izango da. Horrez gain, arte urbanoak ere izango du bere tartea Groseko Gaztetxean.

Amaitzeko, azken egunean laburmetrai lehiaketa izango da. Egunaren hasieran gai bat emango zaie parte-hartzaileei, eta beraien lana grabatu eta muntatu beharko dute. Igor Arzuaga “MARA” bakarlariak emango dio amaiera Zinemaldi Alternatiboari.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

Udazkenari aurre hartuta dator G-Puntua

 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abian jarriko da berriro asteburu honetan. Maiatzaren 8an hasi zuen ibilbidea lau urtean behin burutzen den txapelketa honek, eta ekainaren 5era arte luzatu zen lehenengo fasea. Udan geldialditxoa egin ostean, bertsoz beteko dira berriro Gipuzkoako bazterrak, irailaren 17tik aurrera.


Udaberrian jokatu zen Txapelketaren lehenengo fasea. 6o bertsolarik hartu zuten parte bertan, eta bakoitzak bi saiotan abestu zuen. Kanporaketa haietatik 32 bertsolari sailkatu ziren final-zortzireneterako. Hauek ekingo diote asteburu honetan bigarren faseari. Lehenengo saioak Andoainen eta Azkoitian izango dira. Lehen fasean bezala, final-zortzirenetako saioetako sarrerak eskuragarri daude G-puntuaren atari digitalean.


Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Lehendakariak adierazi duenez, jarritako helburu guztiak bete zituzten lehenengo fasean, eta indartsu ekingo diote bigarrenari ere. Horren erakusle da aurkeztu berri duten bideoklipa, jadanik sarean ikus daitekeena. G-puntua TB atalari hasiera emango dion lehen bideoa izango da honako.


G-puntuak 7 herri bisitatuko ditu final-zortzirenetako fase honetan. Horiek igaro ostean, final-laurdenei ekingo zaie. Fase honetarako 6 bertsolari sailakturik daude jada, azken txapelketan lortu zuten postuari esker.


Aurten ere Donostiako Illunbe aretoan jokatuko da finala, duela lau urte egin zen moduan. Bertan abestuko dute puntuaziorik onena lortzen duten zortzi bertsolariek abenduaren 18an, hainbat bertsozaleren gozamenerako.