domingo, 6 de noviembre de 2011

Zentsura At! jaialdia hasiko da Bilbon

Andrea ZARATE

Zentsura At! musika jaialdiaren seigarren edizioa hasiko da Bilbon. Zentsura jasan zuten kontzertuak, erakusketak eta artelanak aurkeztuko dituzte azaroaren 7tik aurrera BBK aretoan, Bilboko Alhondigan eta Bidebarrietan. Izan ere, jaialdi honen helburu nagusia giza eskubide eta askatasun adierazpena defendatzea izango da.

Horretaz gain, gaur egun musikan, zineman eta artean eman ohi den zentsura salatu nahi dute jaialdi honetako arduradunek. Beraz, sentsibilizazio publikoa da xedeetako bat. Horretarako, zentsura izan duten musika esparruko bideoklipak, diskoak eta iragarkiak izango dira ikusgai.

Ekitaldi honek askatasun adierazpenaren aldeko nazioarteko erakunde ugariren babesa lortu du: Freemuse musikari eta zentsurari buruzko foro mundialarena, freeDimensional erkidego artistikoak elkartzen dituen laguntza taldearena eta International Pen - Basque Centre justizia sozialaren aldeko nazioarteko mugimenduarena, besteak beste. 

Informazio gehiago jasotzeko hona hemen Euskadi irratiko audio hau: http://www.eitb.com/es/audios/detalle/769905/zentsura-at-un-festival-censura/.

No hay comentarios:

Publicar un comentario