lunes, 5 de diciembre de 2011

“Des-piezak” disko berria kaleratu du Gosek


Izaro ZINKUNEGI

Des-piezak” deituriko disko berria publikatu du Gose musika talde arrasatearrak. Azken lan hau Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan soilik erosi ahal izango da.

Ines Osinaga abeslari eta soinu-joleak azaldu duenez, beste diskoetan sartu gabe geratu zaizkien abesti solteak bilduko dira bilduma honetan. Hortik dator lan honen “Des-piezak” izena. Talka eta La Chiquilla stand-ean (Barrenkale 29) lortu ahal izango da, eta doan banatuko dute taldearen beste edozein disko ofizial erostean.


 Trikitia eta musika elektronikoa oinarri dituen Gose talde arrasatearra 2004. urtean sortu zen. Ordutik lau disko kaleratu ditu, baita bestelako zenbait abesti egin ere: Korrika 17rako eginko “Euskalakari”, Gaztehgam-ek antolaturiko GazteBurdela topaketetarako “naizena izateko”… Bosgarren lana izango da “Des-piezak”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario