jueves, 1 de diciembre de 2011

Nicanor Parra poeta txiletarrak Cervantes saria irabazi du


Andrea ZARATE

Nicanor Parra poeta txiletarrak 2011 Cervantes Saria lortu du, gaur egun gaztelaniazko letren sari garrantzitsuena kontsideratzen dena. Cervantes sariketa Espainiako Kultura Ministerioak antolatzen du urtero, egileen lana goraipatzeko, eta aurten Angeles Gonzalez Sinde Kultura ministroak arduratu da irabazlea jakinarazteaz. Beraz, Nicano Parra txiletarrak 125.000 euro jasoko ditu sariketa honen bidez.

Nicanor Parra 97 urteko poeta da (San Fabián de Alico, Txile, 1914) eta Cervantes Saria eskuratzen duen hirugarren txiletarra da. Poeta, akademikoa, matematikaria eta fisikaria da eta unibertso poetikoaren “sistemaz kanpokotzat” hartu dute. “Antipoesia” deritzon estiloa sortu zuen eta lengoaia poetikoak sortzeagatik ere ezaguna da. 


Cervantes Sarien 37. edizioa da aurtengoa, eta epaimahaia hizkuntza, unibertsitatea, prentsa, literatura eta hispanismoarekin lotutako bederatzi pertsonek osatu dute. Kultura ministroak adierazi duenez, gehiengo baten bidez hautatua izan da sariduna, eta dirudienez oraindik ezin izan dute berarekin hitz egin, ez baitu telefono deia jaso. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario