Araba
eta Bizkaian lehenengo bost egunetan agortu ziren kultura bonuak, Gipuzkoan
motelago joan dira
Andrea
ZARATE
Eusko Jaurlaritzak kultura arloan duen egitasmoaren baitan, eta 2009.
eta 2010. urteetan lorturiko emaitza onak ikusirik, Kultura Sailak «Kultura
Bonua - Bono Cultura» programa berritu du aurten. Programa hau arte eta kultura
ekoizpenaren merkatua bultzatzeko ekimena da eta aurtengo edizioa hirugarrena
da jadanik. Beraz, 2011-2012 gabonetan EAEko kultura-produktu zehatzak suspertzeko
xedea duen neurria da honakoa.
Agindua
2011ko azaroaren 22an atera zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-bonu batzuen bidez (44.000 hasiera batean),
euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa bultatzeko diru-laguntzak
eman ditu hirugarren edizio honetan. Helburu horretarako 660.000 euro erabili
dira.
Programa
honen diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira. Ezarritako bideen
bitartez kultura-bonua eskuratzen duten pertsona fisikoak dira hauen onuradun
zuzenak. Eta 44.000 bonuak hiru lurralde historikoetan banatu dira, irizpide
batzuei jarraituta. Dena den, salmentaren azken astean egokitzapenak egin ahal
zirenez, aurten 7.500 bonu gehiago saldu behar izan dira, 112.500 euro gehiago
suposatu dutenak.
Bonu
horien bitartez, erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango du, baina
bonuak abenduaren 12tik urtarrilaren 20ra bitartean erabili beharko dira. Diru
laguntza hau bai liburuak edo diskoak erosterakoan, bai museo batean bisita
egiteko edo zinera, antzerkira edo kontzertu batera joateko erabili daitezke.
Programatik
kanpo geratuko dira produktu hauek: papergintzako gaiak; informatika eta
elektronikako tresneria, softwarea eta gai suntsikorrak; eta joko eta bideojokoak.
Kultura Sailak programaren helburuarekin bat datozen beste produktu eta
zerbitzu batzuk gehitu ahal izango ditu edozein unetan, EHAAn argitaratzen den
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Bonuak
Vital Kutxa, BBK eta Kutxa finantza-entitateen bitartez jarri dira salgai,
2009an eta 2010ean bezala. Bakoitzak 25 euroko kostua du, baina 40 euroko balioa
du aurretik aipatutako erosketetan gastatzeko. Bonu bakoitzaren 15 euroren
diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du beraz. Hori bai, kanpaina honetan
parte hartzen duten 364 establezimenduetakoren batean erabili behar dira.
Bestalde,
entitate kolaboratzaileak txartel, multizerbitzu kutxazainen edo antzekoen
bidez baino ezin du kultura-bonua saldu, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak baimenduz
gero, bestelako biderik ere erabili ahalko den. Era berean, kreditu-txartel
bakoitzarekin kultura bonu bat baino gehiago erostea eragozten duten
mekanismoak jarri dira, txartela blokeatuz edo bestelako prozeduraren baten
bitartez.
Aurten
azkenean, Eusko Jaurlaritzak 51.500 deskontu bonuak saldu ditu. Arrakasta
historikoa izan da, izan ere aurreko bi edizioekin konparatuz, denbora gutxien
iraun duten kultura bonuak izan dira (bost egun soilik). Bonuak erosteko epea
abenduaren 12tik 5era zen, baina Araban eta Bizkaian ez dute ezta aste bete
iraun. Abenduaren 16an bertan agortu egin zirela adierazi dute arduradunek.
Gipuzkoan, berriz, motelago ibili dira.
Kaleko jendearen iritziak
Eusko
Jaurlaritzaren kultura bonuen
kanpainak emaitza ekonomiko paregabeak izan baditu ere, iritzi ezberdinak daude
horien iguruan.
![]() |
Carlos San Vicente irakaslea |
“Leku
berean baina momentu ezberdinetan gastatzeko aukera egon beharko litzateke”
Carmen Zarate ikaslea
Carmen Zarate Medikuntza ikaslea |
Hala ere,
ekintzaren alde dago, nahiz eta epe laburreko efektua duela uste duen. C.
Zarateren iritziz, leku berean baina momentu ezberdinetan gastatzeko aukera
egon beharko litzateke. Horregatik, ez du espero hurrengo urtean kultura bonua hartuko
duenik.
“Herri batek bere kultura bultzatzeko
mota askotako neurri gehiago behar ditu”
Angel Zarate orientatzailea
![]() |
Angel Zarate orientatzailea |
Hala
eta guztiz ere, kultura neurri txiki batean bakarrik sustatzen duela esan du
gasteiztarrak, neurri txiki batean aurrerapausua suposatzen duela hain zuen
ere. Izan ere, bere ustez herri batek bere kultura bultzatzeko mota askotako
neurri gehiago behar ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario