viernes, 4 de noviembre de 2011

Agur diseinatutako ametsari

Izaro ZINKUNEGI

Hegoafrikako Lurmutur Hiria izendatu zuten 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu. Taipein (Taiwan) eginiko Diseinuaren Nazioarteko Aliantzaren Kongresuaren itxieran jakinarazi dute irabazlearen izena. Bilbo eta Dublin ziren izendapena lortzeko beste bi finalistak.

Lurmutur hiria eliteentzat eta banaketarentzat diseinatu izan da, eta orain integraziorako eta berdintasunerako hiri izatera bideratu nahi dute. 2014an 20 urte beteko dira Hegoafrikan demokrazia ezarri eta Nelson Mandela lehen presidente beltza jarri zutela. Bilboko hautagaitza berriz, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute, Bilbao: Hirien Disenua lemapean. Jakintzan oinarritutako hautagaitza aurkeztu dute.


Guztira 24 herrialdetako 56 hiri aurkeztu ziren 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu izendapena lortzeko. Bi urtean behin ematen du saria Diseinu Elkarteen Nazioarteko Kontseiluak, eta hiria berpizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko balio duela diote antolatzaileek. Ondorengo hiriek lortu dute izendapena orain arte: Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012).

No hay comentarios:

Publicar un comentario