Mostrando entradas con la etiqueta Durango. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Durango. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de diciembre de 2011

Berri Txarrak taldearen azken diskoa Durangoko azokako salduena

Lekunberriko taldearen azken diskoa “Harian” izena duena, 2011ko Durangoko azokako diskorik salduena izan da. Hainbeste izan dira diskoa erosi nahi izan dutenak non, agortu egin dira eta erosle batzuek ezin izan dute diskoa erosi.
Aurreko diskoetatik dator euskal talde honen arrakasta baina azken disko hau Espainiako disko salduenen artean lekutxo bat egin du. Harrigarria da, izan ere, euskaraz bakarrik abesten duen musika taldea da.
Durangoko azokako 3.000 disko inguru saltzeaz aparte, Euskal Herriko musika dendetan eta hipermerkatuetan ere agortu da diskoa. Fenomeno honen azalpena bakarra izan daiteke: kritika onak jaso ditu azken disko honek eta bestetik, abestietan erabilitako melodia eta letrak, sistema eta munduko egoera salatuz, gustatu egiten zaie entzuleei.
Iñigo Zelaia

Su Ta Gar Durangoko Kafe Antzokian

Abenduaren 23an Su Ta Gar taldeak Durangoko Plateruena antzokian kontzertua eskainiko du. Eibarren jatorria duen talde honek Euskal Herrian joko du berriz ere, abenduaren 10ean Bermeon jo ondoren. Bitartean Katalunia eta Galizian jotzen egongo dira.

Hilabete batzuk dira beraien azken diskoa “Ametsak pilatzen” atera zutela eta duela gutxi Durangon egon den azokan disko salduenetako bat izan da Berri Txarrak taldearen “Haria” diskoa eta gero.  
Talde hau izan da Heavy Metala euskaraz jorratzen arrakasta handiena izan duena eta argi ikusten da taldeak dituen urteetan eta baita emandako kontzertuetan. Durangon emango duten kontzertuan Mafia taldea izango dute telonero eta sarrerak 15 eurotan salduko dira.   
Iñigo Zelaia

jueves, 1 de diciembre de 2011

Gerediaga Elkarteak jaso du aurtengo Lauaxeta saria


Andrea ZARATE


Aurten Lauaxeta saria Durangaldeko Gerediaga Elkarteak eskuratu du, herrialdean euskara zabaldu, sustatu eta normalizatzeko eginiko saioak direla eta. Ekitaldia Bilboko Foru Jauregian izan da eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia izan da saria banatzearen arduraduna. Lauaxeta sariaren zazpigarren edizioa izan da honakoa eta 11:00etatik aurrera hasi da ekitaldia.

Gerediaga Elkartea 1965ean sortu zen. Gizon-emakume taldea izan zen sortzailea, Durangaldearen etorkizunaz kezkatuta eta eskualde kontzientzia komuna berreskuratu eta indartzeko asmoarekin elkartu zen. Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zuten.

Gaur egun, Durangaldeko ondare historiko, artistiko eta dokumentala berreskuratzea; folklore-adierazpenak mantentzea; eskualdearen iragana ikertzea; eta ikerketa lan berriak sustatzeaz arduratzen da elkartea, Durangaldea ezagutaraziz eta tokiko erakundeei aholkularitza eskainiz. Durangoko Liburu eta Disko Azoka elkarte honek antolatzen du besteak beste.


martes, 29 de noviembre de 2011

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak ateak irekiko ditu datorren igandean


Izaro ZINKUNEGI

Abenduaren 4an hasiko da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. 46. edizioa izango da aurtengoa, eta abenduaren 8ra arte izango da Landako Erakustazokako postuak ikusteko aukera, goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara. 

Azokaz gain, bestelako eskaintza ugari ere izango dira urtero bezala. Hala, 200 ekitalditik gora prestatu dituzte bisitari guztientzat, hala nola haurrentzat, gazteentzat, helduentzat… Horretarako prestatutako hainbat areto eta gune egongo dira. Esaterako, Ahotsenea sortzaileen gunean egunero 19 aurkezpen egongo dira, nola disko hala liburuenak.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, eta euskaraz eta euskal munduaz zerikusia duten liburu, disko, bideo eta abarren erakusketa eta salmentarako azoka gisa definitzen du. Horregatik, euskarazko ekoizpenak lehenesten dira, bestelakoak ere aurki daitezkeen arren.