martes, 29 de noviembre de 2011

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak ateak irekiko ditu datorren igandean


Izaro ZINKUNEGI

Abenduaren 4an hasiko da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. 46. edizioa izango da aurtengoa, eta abenduaren 8ra arte izango da Landako Erakustazokako postuak ikusteko aukera, goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara. 

Azokaz gain, bestelako eskaintza ugari ere izango dira urtero bezala. Hala, 200 ekitalditik gora prestatu dituzte bisitari guztientzat, hala nola haurrentzat, gazteentzat, helduentzat… Horretarako prestatutako hainbat areto eta gune egongo dira. Esaterako, Ahotsenea sortzaileen gunean egunero 19 aurkezpen egongo dira, nola disko hala liburuenak.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, eta euskaraz eta euskal munduaz zerikusia duten liburu, disko, bideo eta abarren erakusketa eta salmentarako azoka gisa definitzen du. Horregatik, euskarazko ekoizpenak lehenesten dira, bestelakoak ere aurki daitezkeen arren.

Gaztelumendi eta Irazu nagusitu dira finalaurreko lehen bi saioetan


 Izaro ZINKUNEGI

Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu bertsolariak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean dira jada. Asteburuan Arrasaten eta Tolosan jokatu diren finalaurrekoetan garaile izan dira biak. Hala, duela laur urte bezala, finalean izango dira.
 
Arrasaten jokatu zen lehenengo kanporaketa. Gaztelumendi, Rezola, Alaia Martin, Zubia, Zubeldia eta Urdangarinek abestu zuten. Saio amaieran añorgarra gailendu zen. Era berean, duela lau urte Iker Zubeldia finalista izan bazen ere, aurten ez du horretarako aukerarik izango.

Igandean Tolosara iritsi zen G Puntua. Unai Agirre, Elustondo, Beñat Lizaso Izagirre eta Sarriegi aritu ziren Irazurekin batera. Azken puntuazioan Irazu nagusitu zen, Sarriegi lau puntu t´erdira zuela.

Azken finalaurrekoa Hernanin jokatu da igandean. Saio honen ostean osatuta geratuko da Illunbeko finaleko 8 bertsolarien izen-zerrenda.

domingo, 27 de noviembre de 2011

Bruce Springsteen bakarlariak Sevillan hasiko du bere Europar bira

Abeslari amerikarra berriro ere Espainiara etorriko da bere azken diskoa, oraindik izenik ez duena, aurkeztera. Kontzertua 2012ko maiatzaren 13an izango da La Cartuja estadioan, 2009an jo zuen leku berean. Urte horretan 30.000 pertsona inguru bildu zituen eta aurten espero dute 60.000 pertsona inguru egotea kontzertuaz disfrutatzen.

Espainiako bira ez da horretan geratuko eta hilabete berean Bartzelonako Estadio Olinpikoan joko du. Horretaz aparte, Madrilera eta Donostiara ere etorriko da. Bira hau taldeko Clarence Clemons hil zeneko lehena izango da.
Donostian emango duen kontzerturako sarrerak abenduaren 2an jarriko dira salgai eta 65 eta 83 euro bitartekoak izango dira.
Iñigo Zelaia

Noel Gallagherrek bere azken diskoa aurkeztu zuen Madrilen


Oasis taldearen abeslari izandakoak bere azken diskoa High Flying Birds, aurkeztu zuen Madrilgo La Riviera salan. Bertan Bere azken diskoko abestiak eta antzinako banda ezagunaren abestiak jo zituen.

Kontzertua gaueko bederatzietan hasi zen aste aste batzuk lehenagotik sarrera guztiak salduta egon ziren. La Rivieran 2.500 pertsona inguru egon ziren.

Oasis banatzean bere anai Liam Gallagherrekin duen ika-mikak ez ziren Madrilen agertu eta ikusleei kontzertu oso arrakastatsua eta bizia eskaini zien.
Gallagher It´s Good To be Free izeneko abestiarekin hasi zen eta Oasis taldearen abesti batzuk jo ondoren album berrian zentratu zen. 'Everybody's On The Run', 'Dream On' eta 'If I Had A Gun' abestiak joz.
Espainian joko duen hurrengo kontzertua Bartzelonan izango da martxoaren 4ean eta 2012an ere “The Amorphous Androgynous” izena duen albuma kaleratuko du.


Iñigo Zelaia

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Eva Hache izango da hurrengo Goya sarien aurkezlea


Andrea ZARATE

Espainiako Zinema Akademiak adierazi duenez, Eva Hache izango da hurrengo Goya sarien aurkezlea. Zinema jaialdia 2012ko otsailaren 19an ospatuko da Madrilen eta hautagaiak zeintzuk diren urtarrilaren 10ean esango dute. Iaz, Goya sariek 25 urte bete zituztenez, Madrilgo Teatro Real aretoan ospatu zen ekitaldia. Baina, aurten Kongresu Jauregian ospatuko da.

Enrique Gónzalez Macho akademiaren zuzendariak duela gutxi aurreratu omen zuen emakume bat izango zela aurkezlea, eta azkenik Eva Hache aurkezlea aukeratu dute.

Eva Hache 2003an ezaguna egin zen berak idatzitako El dinero monologoarekin. Geroztik, hainbat saioetan ikusi dugu: La Noche de Fuentes cía (Telecinco), Splunge (La 1) eta Noche H (Cuatro) esaterako. Egun, La Sexta katean lanean ari da El club de la comedia saioan.



martes, 22 de noviembre de 2011

'Beldur barik' berdintasunaren aldeko kanpaina aurkeztu dute Donostian

Andrea ZARATE


Zenbait erankundek, ikastetxek eta EHUko unibertsitateak berdintasunaren aldeko Beldur barik kanpaina aurkeztu dute Donostian. Kanpainaren arduradunek adierazi dutenez, xede nagusia emakumeen aurkako eta gazteen aurkako egungo desberdintasun egoerari aurre egitea da, errespetuz eta erantzukizunez.

Beldur barik kanpaina Berdinsarea Sarearen ekimena da eta Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko sortu da, ostiral honetan dena hain zuzen. Bestalde, larunbatean Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo kalea 9) topaketa egingo dute, 11:30etatik aurrera. Beraz, bi egun horiek sentsibilizazio egunak izango dira, non talde eta elkarte feminista ezberdinak elkartuko diren. Dena dela, arduradunek programa urte osoan zehar irautea nahi dute.

Antolatzaileen arabera, 2010.urtean EAEko genero indarkeriaren biktimen %36 hogeita hamar urtetik beherakoak izan ziren. Egoera hori ikusita, indarkeria egoerei aurre hartzea eta 12 eta 25 urte bitarteko emakume gazteekin lan egitea bilatzen du kanpaina honek.

Eudel, Emakunde, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiak dira sustapen lan koordinatuaren arduradunak. Eta aurreko edizioetan bezala, Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, EHU eta EITB kolaboratzaile gisa izango dira. 



"Haria" diskoa aurkeztu du Berri Txarrakek


Izaro ZINKUNEGI

Berri Txarrak musika talde nafarrak 7. diskoa kaleratu berri du. Astelehenean aurkeztu zuen “Haria” deituriko lan berria, eta egun beretik salgai da ohiko dendetan. Taldekideen hitzetan, inoiz baino lan poperoagoa baina aldi berean gogorra eta gordina egin dute.

Kalifornian grabatu du Berri Txarrak taldeak bere azken lana, Ross Robinson ekoizlearekin batera. Hamabi abestiz osatua dago “Haria”, eta CDan, binilo formatuan  eta euskarri digitalean aurkitu ahal izango du entzuleak.
Bilboko Kafe Antzokian prentsaurreko baten bidez aurkeztu zuten astelehen goizean. Arratsaldean berriz, Bilboko FNACen izan dute jarraitzaileek lan berria ezagutzeko aukera, taldeko kideak aurrez aurre zituztelarik. Asteartean Madrilgo Castellanako FNACen, eta asteazkenean Bartzelonako Diagonalekoan ere izango da taldea.

Errautsak antzezlanaren azken emanaldia izango da larunbat honetan Elgetan


Izaro ZINKUNEGI
Errautsak antzezlanak azken emanaldia burutuko du azaroaren 26an Elgetan. Urtebetez Euskal Herria hainbat herri bisitatu ostean, azken txanpan sartua da obra udazkenarekin batera. Dagoeneko 7.000 lagunetik gora izan dira obra ikusten. Larunbat honetan, gaueko 22:30etan Espaloia Kafe Antzokian izango da horretarako azken emanaldia.


Larunbatekoa azken saioa izanagatik, Hondarribian eta Billabonan ere ikusi ahal izango da azaroaren 24an eta 25ean, hurrenez hurren. Emanaldi sorta oparo horretan, antzokiak, frontoiak, gaztetxeak… beteta ikustea bizipen “bizigarria” izan dela azpimarratu dute aktore eta lan-taldeko kideek.


Errautsak antzezlanak hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean. Tartean, Donostia Antzerkia Saria jaso du aurten, baita bukatu berri diren Azpeitiko XXVIII. topaketetako Txalo Saria ere.

martes, 15 de noviembre de 2011

Bilboloopen 10.edizioa Indie musikarekin bat


Azaroan 18 eta 19an Bilboko Kafe Antzokian Indie musika izango da garrantzitsuena, izan ere, Bilboloop izeneko jaialdiak 10 urte bete ditu eta egun horietan, Indie musika estiloa jotzen duten hainbat taldek joko dute bertan.
Ekitaldia Gora Japon izeneko musika taldeak hasiko du ostiralean, Florrie kantari britainiarraren popa eta Edredon talde madrildarraren rock esperimentala eta doinu psikodelikoak entzungo dira. Egun honetan bestetik, Badulake tabernan Unai Goikoleak emanaldia egingo du eta Bilbost tabernan Dj-ak egongo dira.
Zapatotipobota talde bizkaitarra arituko da. Indie eta elektronika nahasten dituen talde horren atzetik, rock eta brit pop doinuak uztartzen dituen Fujiya & Miyagi arituko dira. Festak Le Coprs Mince de Francoise finlandiarrekin jarraituko du, dantza eta parrandarako moduko doinuak taularatuko baitituzte.
Jaialdia amaitzeko, La Morena de las Monicas Randallsek Badulakean, hainbat DJk Fever aretoan eta Ander R-ek Bilbost tabernan arituko dira.

Iñigo Zelaia

Hatortxu 2012 talde onez babesturik

Dagoeneko aurkeztu da Hatortxu Rock jaialdiaren 13.edizioa eta aurreko urteetan bezala euskal talde ezagunenak arituko dira bertan. Bi egun iraungo dituen ekitaldia, 2012ko urtarrilaren 6 eta 7 bitartean izango da Atarrabian.
Aurreikusitakoaren arabera, Ostiralean Kerobia eta Bide Ertzean arituko dira, hori bai Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslaria, eta beste zenbait laguntzaile egongo dira bertan. Larunbatean berriz, Ken Zazpi, Soziedad Alkoholika, Reincidentes, Betagarri, Narco, Leihotikan, Band Sound System eta Ze Esatek taldeak arituko dira.
Kontzertu guzti hauek ikusi ahal izateko bi karpa jarriko dira. Handienean, aurretik esandako taldeek joko dute, eta bestean, jaia girotzen egongo dira  Jo Ta Txo, Nari eta DJ Elepunto.
Sarrerak erosteko eguna baino lehen erosiz gero, ostiralekoa 12 eurokoa izango da eta larunbatekoa 20 eurokoa. Biak egunak hartuz gero 25 euro balioko du sarrerak eta egunean bertan erosiz gero, apur garestiagoa izango da.

Iñigo Zelaia


lunes, 7 de noviembre de 2011

Antxon Gomez eta Alberto Iglesias donostiarrak Europako Zinema Sarietarako izendatu dituzte

Andrea ZARATE


Antxon Gomez eta Alberto Iglesias donostiarrak hautatu dituzte abenduaren 3an Berlinen egingo duten sari banketarako, zuzendaritza artistiko onenaren eta musikagile onenaren sariak lortzeko lehiatuz. Lehenengoa, Pedro Almodovarren La piel que habito pelikularen zuzendaritza artistikoagatik aukeratu dute; eta bigarrena, filma berberaren soinu bandagatik.

Dena dela, ez da Alberto Iglesiasen lehenengo hautaketa, izan ere European Film Awardsen soinu banda onenaren saria lortu zuen 2009an, Los abrazos rotos pelikularako sortutako doinuengatik. Aurretik, 2006an, musikagile onenaren saria lortu zuen, Volver pelikulan egindako lanagatik.

Sari banaketaren zinegileen zerrenda European Film Academy elkarteak aurkeztu du, Sevillan ospatzen ari den Europako Zinema jaialdian. Bestalde, sari gehien irabazteko hautagaien artean Aki Kaurismäkiren La Havre, Lars Von Trierren Melancholia,  Michel Hazanaviciusen The artist eta Tom Operen The King´s Speech filmak daude. 


Nickelback taldearen album berria azaroaren 22an aurkeztuko dute

Andrea ZARATE


Nickelback musika taldeak azaroaren 22an aurkeztuko du bere album berria. Nickelback-en soinu klasikoa duen When We Stand Together da albumaren lehenengo single-a. Abestiak gizarte kontzientzian eragiteko nahia du, eta AEBetako irratietan arrakasta handia lortu du jadanik.

Rock musika talde hau sortu zenetik, kanadiarrek disken 50 milioi kopia saldu dituzte mundu osoan, eta azaroaren 22an estreinatuko den Here and Now euren seigarren albuma izango da. Diska Vancouverreko Mountain View estudioetan grabatu zen eta hamaika kantez osatuta dago.

Chad Kroeger abeslariak adierazi duenez, musika egitea gogoko duten lau pertsona dira, eta euren erara egitea gustoko dute gainera. Bestalde, Kroegerren arabera, oso pozik daude emaitzekin, eta euren jarraitzaileekin partekatzeko ezin dutela itxaron esan du abeslariak.


Hasi dira Azpeitiko XXIX. Euskal Antzerki Topaketak


Izaro ZINKUNEGI


Pasa den asteburuan hasi dira Azpeitiko XXIX. Euskal Antzerki Topaketak. Datorren bi asteburutan ere egingo dituzte egongo dira emanaldiak, ostiral, larunbat eta igandetan hain justu.

Vaiven Produkzioak-ek eginiko Lotsa gabe antzezlanak eman die hasiera antzerki topaketei. Honekin batera, Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa eta Ilargiaren bi aldeak antzezlanak ere ikusi ahal izan dira asteburuan, guztiak Soreasu Antzokian.

Topaketen hirugarren asteburuan talde amateurrek hartuko dute, eta tartean izango da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrekoek antzeztuko duten Lost & Found obra ere. Alaitz Olaizola antzerki taldeko zuzendariak adierazi duenez, emakumeek dituzten kezkak azaldu nahi dira antzerki honekin.

Euskal Antzerki Topaketen egitarau osoa Azpeitiko herri aldizkariaren atari digitalean dago ikusgai.

Uranga nagusitu da G-puntuko final-laurdenetako azken saioan


Izaro ZINKUNEGI


Jokin Urangak bere herrian lortu du Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalaurrekoetarako txartela. Azpeitian jokatu da azken saioa, eta Iker Zubeldia eta Iñaki Apalategi ere igaro dira hurrengo fasera, Urangarekin batera.

Izarraitz pilotalekuan jokatu da azken final-laurdena. Eguraldiak errepideetan arazo batzuk eragin dituen arren, jende andana hurbildu da bertara. Jokin Uranga izan da garaile 488 punturekin, eta zuzenean igaro da hurrengo saiora, Irazu, Sarriegi, Gaztelumendi eta Martinekin batera.   Puntuazioaren arabera sailkatutako beste 13 bertsolariren izenak ere bertan jakin dira.

Finalaurreko fasea azaroaren 26an hasiko da, Arrasaten. Tolosan eta Hernanin izango dira beste bi saioak. Horietatik sailkatzen diren 8 bertsolariek abenduaren 18an abestuko dute, Donostiako Illunbeko finalean.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Zentsura At! jaialdia hasiko da Bilbon

Andrea ZARATE

Zentsura At! musika jaialdiaren seigarren edizioa hasiko da Bilbon. Zentsura jasan zuten kontzertuak, erakusketak eta artelanak aurkeztuko dituzte azaroaren 7tik aurrera BBK aretoan, Bilboko Alhondigan eta Bidebarrietan. Izan ere, jaialdi honen helburu nagusia giza eskubide eta askatasun adierazpena defendatzea izango da.

Horretaz gain, gaur egun musikan, zineman eta artean eman ohi den zentsura salatu nahi dute jaialdi honetako arduradunek. Beraz, sentsibilizazio publikoa da xedeetako bat. Horretarako, zentsura izan duten musika esparruko bideoklipak, diskoak eta iragarkiak izango dira ikusgai.

Ekitaldi honek askatasun adierazpenaren aldeko nazioarteko erakunde ugariren babesa lortu du: Freemuse musikari eta zentsurari buruzko foro mundialarena, freeDimensional erkidego artistikoak elkartzen dituen laguntza taldearena eta International Pen - Basque Centre justizia sozialaren aldeko nazioarteko mugimenduarena, besteak beste. 

Informazio gehiago jasotzeko hona hemen Euskadi irratiko audio hau: http://www.eitb.com/es/audios/detalle/769905/zentsura-at-un-festival-censura/.

sábado, 5 de noviembre de 2011

La Oreja De Van Goh-ek Iruñeako Baluarte aretoan aurkeztuko du disko berria

Donostiako talde ospetsuak Iruñean egingo du bere disko berriaren aurkezpeneko lehen geldialdia. Disko hori Cometas Por El Cielo izena du eta taldea sortu zenetik estudietan grabatutako seigarren diska da jada, eta Leire Martinezek abeslaria taldera batu zenetik bigarren diskoa da.
Estatistiken arabera, diskoaren salmenta bide onetik doa, izan erem La niña que llora en tus fiestas izenburuko abestia deskargatuenen artean dago. Azken diskoak maitasuna, homosexualitatea, itxaropena, euskal gatazka eta menpekotasunak dira gai nagusiak.
Taldeak orain arte 8 milioi disko saldu ditu munduan eta hainbat sari jaso ditu tartean, Grammy Latino, Musika sariak eta Ondas saria. Kontzertuak ere, ugariak izan dira; Iruñean joko duten kontzertuko sarrerak, 31 eta 34 eurotan jarri dira salgai.
Iñigo Zelaia

"Euskal Zinearen 8o.hamarkadako esponenteetako bat izan da Xabier Elorriaga"

Xabier Elorriaga eta Liliana Cavani dira aurtengo Zinebiko omenduak. Zine jaialdia honek eskaintzen duen Mikeldi saria jasoko dute. Xabier Elorriaga aktoreak ekitaldiaren inaugurazioan eta Liliana Cavanik Zinebi bukatzen den egunean.
Zinebiko zuzendariak Elorriaga omendu nahi izan du 80.hamarkadan Euskal zinearen alde egin zuen esfortsuarengatik. Urte hauetan besteak beste: La fuga de Segovia y La muerte de Mikel, Imanol Uriberen filmean, edo Alfonso Ungríaren La conquista de Albania fileman aktore lanetan aritu zen. Gaur egun, Aguila Roja TVEko telesail arrakastatsuan kolaboratzaile bezala ari da.
Liliana Cavani ere omendua izango da zinema zuzendariak bizitzan zehar genero honegatik egin duen lanagatik. Zuzendari honen omenaldiarekin bukatuko da Zinebi jaialdia, baina horretaz aparte, dokumental eta kortometrajeen lehiaketa honetan sariak lortzeko 73 pelikula aurkeztuko dira, horietatik 11 euskaldunak.
Iñigo Zelaia

viernes, 4 de noviembre de 2011

Agur diseinatutako ametsari

Izaro ZINKUNEGI

Hegoafrikako Lurmutur Hiria izendatu zuten 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu. Taipein (Taiwan) eginiko Diseinuaren Nazioarteko Aliantzaren Kongresuaren itxieran jakinarazi dute irabazlearen izena. Bilbo eta Dublin ziren izendapena lortzeko beste bi finalistak.

Lurmutur hiria eliteentzat eta banaketarentzat diseinatu izan da, eta orain integraziorako eta berdintasunerako hiri izatera bideratu nahi dute. 2014an 20 urte beteko dira Hegoafrikan demokrazia ezarri eta Nelson Mandela lehen presidente beltza jarri zutela. Bilboko hautagaitza berriz, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute, Bilbao: Hirien Disenua lemapean. Jakintzan oinarritutako hautagaitza aurkeztu dute.


Guztira 24 herrialdetako 56 hiri aurkeztu ziren 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu izendapena lortzeko. Bi urtean behin ematen du saria Diseinu Elkarteen Nazioarteko Kontseiluak, eta hiria berpizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko balio duela diote antolatzaileek. Ondorengo hiriek lortu dute izendapena orain arte: Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012).