Oso zaila da Madonna
baino ezagunagoa den gizakirik aurkitzea, bera da marketinaren, modaren eta kulturaren
erregina eta orain ere albiste da. Suediako telebista kate bateko elkarrizketa
batean esan du 2012ko udaberrirako disko berria aterako duela.
53 urteko abeslariak ez da albiste
izateaz aspertzen eta jadanik hogei disko atera dituen arren, eta bost bira
erraldoi burutu arren, disko berri bat aterako du. Diskoak saltzen hasi zenetik
urte ugari pasa dira eta Madonnak munduko solista arrakastatsuenaren eta disko
gehien saldu dituenaren Guinness errekorra mantentzen du 400 milioi inguru
disko salduta.
Madonna 1958ko abuztuaren 16an jaio zen
Bay Cityn, Michiganen, txikitatik famatua izan nahi zuen eta gaztetatik dantza,
interpretazio lanetan eta abesten hasi zen. Urte guzti hauetan fama handia
lortu du, batez ere, musika generoan. Arrakastaren gakoak bere ahotsa, edertasuna,
produkzio musikal garaikideengatik eta eszenaratze
landuengatik izan da. Guzti honek “Poparen erregina” ezizenarekin lotzea ekarri
du.
Izar honen arrakasta eta boterearen
beste arrazoietako bat dirua bereganatzeko dohaina da, izan ere, fama oso ondo
aprobetxatzen jakin du eta artisten artean diru-sarrera gehien dituen emakumea
da. Trebetasun hau urteetan zehar egindako marketinarengatik, umeentzako
liburuak idazteagatik, aktore, produktore eta direktore lanengatik, enpresari
gisa dabilelako, moda diseinatzaile delako eta beste zenbait gauzagatik da. Oso zaila da Madonna