miércoles, 28 de septiembre de 2011

Bilboko musika eskolako txistulariak





Bilbaomusika orain dela 25 urte sortu zen. Hasieran, kontserbatorioa zen baina gaur egun musika eskola da. Bertan gitarra, bateria eta beste zenbait instrumentu irakasten dira baina badago bat Euskal Herriarekin oso lotuta dagoena. Musika tresna hori txistua da. Bilboko eskola honetan hainbat belaunalditako ikasleak daude matrikulaturik eta Jasone Akizu eta Gorka Irurtia irakasleek ematen diete klaseak. Guztira 75 pertsona inguru doaz bertara ikastera urtero.
Euskal Herriko musika eskolen antzera, hemen ere, bakarkako klaseak ematen dira eta lau urtetik aurrera, taldekako klaseak ere eman daitezke, hau da, talde instrumentala deitzen den metodologia.
Urtean zehar, ekitaldi desberdinetan parte hartzen dute ikasleek. Hala nola, hiruhileroko bakoitzean entzunaldi bat egiten da gurasoek ikus dezaten semeek egin dituzten aurrerapausoak nolakoak diren. Horretaz aparte, Euskal Herri mailan urtero edo bi urtero ekitaldi bereziak egiten dira, adibidez: aurtengo Musikaldia Gasteizen; eta jai hauetan ere joaten dira musikako ikasleak.
Bestalde, irakasle gehienak kexatu egiten dira musika bigarren mailako zerbait balitz bezala uzten dutelako, hau da, gurasoek badakite kirola eta musika oso garrantzitsuak direla semeen etorkizunerako baina asteburuetan umeek musika ekitaldi bat eta ordu berean kirola edukiz gero, musika bigarren mailan utzi eta kirola aukeratzen dute.
Azkenik, Bilboko eskola musikako txistu irakasleak dio, inguruetako dantza taldeetan txistularien falta sumatzen dutela, eta Bilbaomusikak eskaintzen dituen jardueren bitartez, ikasleak eginkizun horretara ere bideratu nahi dela.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario