sábado, 17 de septiembre de 2011

Zinemateka euskaldunak euskarazko lehenengo filmak berriztatu ditu


Gotzon Elortzaren gaur egungo argazkia

Zinemateka euskaldunak euskaraz egin ziren lehenengo hiru filmak berriztatu ditu. Hiru lanak Gotzon Elortza getxotarrak filmatu zituen 16mm-ko formatuan 1959 eta 1962.urteen artean: "Ereagatik Matxitxakora" (1959), "Aberria "(1961) eta "Elburua Gernika" (1962). Zinemateka euskadunaren arabera, beharrezkoa zen kultura euskaldunaren ikus-entzunezko “altxor” hori hedatzea. Horregatik, DVDko edizio bat sortu dute, eta irailaren 25ean doan emango dute Berria egunkariarekin.
Euskarazko lehenengo pelikula horien berriztapenak Bizkaiko Forua Aldundia, Bermeoko, Gernikako eta Getxoko Udalak, eta Uribe Kostako Mankomunitatearen izenean egin dira. Bestalde, berriztapenak Bartzelonako Image Films eta euskal REC estudioetan egin dira.

Alde batetik, Bizkaizko kostaren eta gaur egun biosfera erreserba den Urdaibaiko deskribapena egiten du Gotzon Elortzak "Ereagatik Matxitxakora" eta "Elburua Gernika" pelikuletan, eta bestetik "Aberria" pelikulan berarentzat patria zer den azaltzen du. “Aberria” pelikula urte horietako zentsura saihesteko “Erria” izendatu behar izan zuen.
Zinema zuzendari bizkaitarraren ustez,  gutxiengoan dagoen hizkuntza batek ez bazuen ikus-entzunezko munduaren laguntza jasotzen hiltzera kondenatuta zegoen. Beraz, Parisetik Bizkaiara bidaiatu zen film horiek sortzeko. Zinemagile getxotarrak garai hartako euskal kulturaren pertsonai famatu batzuen laguntza jaso zuen filmetan aktore bezala jarduteko. Adibidez, Valentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolariek eta Victor Olaeta dantzariak parte hartu zuten bere lanetan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario