sábado, 17 de septiembre de 2011

Federico Felliniren erakusketa aurkeztu dute San Telmo museoan


Federico Fellini zinema zuzendariaren argazkia

Aste honetan aurkeztu dute “Federico Fellini. Ilusioen zirkua” erakusketa Donostiako San Telmo museoan. Erakusketak aurkezten ditu Federico Fellini zinema zuzendari famatuaren 400 pieza, horien artean orain arte ikusi ez diren film zatiak eta argazkiak. Hilabete bat egongo da ikusgai, azaroaren 13ra arte hain zuzen ere.

Federico Fellini zinema zuzendari eta gidoilari italiarra 1920.urtean jaio zen eta 1993an hil zen. Lau Oscar irabazi zituen, eta horietako bat ohorezkoa izan zen. Felliniren lana aztertu dutenek esaten dutenez, bere obra bereizten duena zera da: errealitate subjektiboa fantasiarekin nahasten duela. Hori dela eta, esan ohi da bere zinemak fase neoerrealista igaro zuela.

Hilabete bat iraunduko duen erakusketa hau Caixaren Gizarte Ekintza alorrak eta NBC Photographie erakundeak antolatu dute, Donostiako Udala eta Riminiko Fondazione Federico Fellini fundazioaren laguntzarekin eta Felliniren zuzendaritza laguntzailea izan zen Gerald Morinerekin. Izan ere, Morine 40 urtez egon zen zuzendari italiarrari buruzko materialen bilduma sortzen. Gerald Morineren arabera, Federico Fellini ez zen lanak gordetzearen partaide, bakarrik horiek egitea gustoko zuen.

San Telmoko erakusketa hau datu biografikoak saihesten saiatu da eta zinemagilearen ametsetan eta irudimenean zentratu da. Horretaz gain, erakusketan XX. mendea era zabalago batean erakutsiko da, mende hori zinema, prentsa, komunikabide, telebista eta publizitatearen mendea izan baitzen. 

                             

No hay comentarios:

Publicar un comentario