domingo, 18 de septiembre de 2011

Jaietan Murgildurik


La pegatina taldeak Galdakaon emandako kontzertuarekin agurtu du Euskal Herria


Euri zaparradek ez zuten zapuztu La pegatina talde katalanak eman zuen kortzertua eta jende asko hurbildu zen Galdakaoko Santa Krutzetara, jaiei amaiera ezinobea emateko asmoarekin. 


 Aurten herri bizkaitar honetako ekitaldi garrantzitsuena izan da, izan ere, talde arrakaztatsu hau ekartzea 11.000 euro inguruko kostea ekarri du. Baina rumba katalana egiten duen taldea ekartzeak merezi izan du, jende mordoa erakarri baitzuen atzo.


Kontzertu hau Euskal Herrian talde katalanak aurten jo duen azken kontzertua izan da eta hori nabarmendu egin zen kontzertua ikustera joan zirenen artean. Publikoak erantzun egin zuen eta gainera adin guztietako eta inguruko herri eta hirietako jendea bildu zen Galdakaon, hala nola, Arrigorriagatik, Basaurituk, Bilbotik, Zornotzatik…

La pegatina talde bezala 2003an sortu zen. Lehen urteetan  hiru partaidez osatua zegoen baina 2007an lehen diskoa atera ostean sei partaidetara pasa ziren. Disko horretan Che Sudaka, Manu Chao eta Gambeaten kolaborazioa izan zuten eta taldearen fama Espainia osora zabaltzen hasi zen. Zortzi urte pasatu dira eta egun bost diska atera dituzte eta espainiar estatuan disko salduenen artean egoteaz gainera, munduan ezagutzera eman dira. Adibide garbiena da, 2010ean frantziako Les Feux de L´Été jaialdian eman zuten kontzertuan 94.000 pertsona inguruk ikusi zuten.

Talde honen arrakastaren arrazoi nagusia egiten duten musika mota da, hau da, Rumba Urbana definitzen dena eta merengue, ska, musika ranchera... estiloarekin nahasten dute. Musika munduan normalean pop eta rock estiloak nabarmentzen dira eta rumba egitearen arrazoi horrek egiten du berezi talde hau.

Galdakaon emandako kontzertuaren ondoren, azken diskoarekin egiten ari diren Xapomelon izeneko bira amaitzera doaz Italia eta Kataluniara.



No hay comentarios:

Publicar un comentario