
Guzti honek pentsarazten du Michael Jacksonen
heriotzak benefizio handiak ekarri dituela familia eta bere diskografiarentzat,
hau da, abeslariaren heriotza errentagarria izan da ekonomikoki, batzuentzat
behintzat.
Honetaz aparte, urriaren 8an bere oroimenean
kontzertu batzuk egongo dira. Familiako partaide batzuk eta jarraitzaile ugari ez
daude ados kontzertu horrekin baina Christina Aguilera edo Beyoncé bezalako
artistak bertan egongo dira.
Pertsona bakoitza desberdina da besteekiko
baina abeslari hau oso berezia zen. Txikitan aitak jo egiten zuen baina abestuz
egoera horri aurre egitea erabaki zuen eta sufrimenduak eta berezko gaitasunak
fama mundiala eman zion. Hortik aurrera musikaren inguruko ia sari guztiak irabazi
ditu eta 750 milioi album baino gehiago saldu ditu.
Bere heriotzaren kausa ez dago argi baina historian
egon den abeslari onenetakoa dela badaki gizarteak eta naiz eta bizirik egon
ez, beti izango da edozergatik albiste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario