jueves, 8 de diciembre de 2011

Aiert Goenaga izango da Durangoko Azokaren zuzendaria datorren urtean


Andrea ZARATE

Gerediagaelkarteak jakinarazi du datorren urteko Durangoko Liburu eta Diska Azokaren zuzendaria Aiert Goenaga izango dela. 1980. urtetik zuzendari izan den Jon Irazabal iurretarrak Aiert Goenagaren esku utziko du Azokaren zuzendaritza. Orain arte, Goenaga zuzendari laguntzaile eta ikusentzunezkoen arduradun lanetan aritu da. Agur gisa, e-book bat oparitu diote Irazabali, hala ere Gerediaga elkartean lanean jarraituko duela adierazi du.

Gerediaga elkarteko kideek adierazi dutenez, nahiko pozik daude Durangoko Azkokaren aurtengo edizioarekin, izan ere oraingoz 105.000 lagunek Landako Gunera hurbildu direla azaldu dute. Dirudienez, bisitari gehien asteartean egon zen, 40.000 pertsona inguru.

Gaur, Durangoko Azoka bisitatzeko azken eguna denez, hainbat ekintza antolatuta daude. Esaterako, Itziarren Semeak taldea Ahotsenean izango da bere azken lana aurkezten, 13.30ean. Arratsaldeko seietan, leku berean, Biladi Hadi elkartasun brigadak "Hamaika Begirada Palestinari" liburu eta diskaren aurkezpena egingo du gero. Azkenik, eguerdiko ordubatean, Bittor Kapanaga otxandiarra zenari omenaldia egingo diote Landako Gunean dagoen aretoan.

lunes, 5 de diciembre de 2011

“Des-piezak” disko berria kaleratu du Gosek


Izaro ZINKUNEGI

Des-piezak” deituriko disko berria publikatu du Gose musika talde arrasatearrak. Azken lan hau Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan soilik erosi ahal izango da.

Ines Osinaga abeslari eta soinu-joleak azaldu duenez, beste diskoetan sartu gabe geratu zaizkien abesti solteak bilduko dira bilduma honetan. Hortik dator lan honen “Des-piezak” izena. Talka eta La Chiquilla stand-ean (Barrenkale 29) lortu ahal izango da, eta doan banatuko dute taldearen beste edozein disko ofizial erostean.


 Trikitia eta musika elektronikoa oinarri dituen Gose talde arrasatearra 2004. urtean sortu zen. Ordutik lau disko kaleratu ditu, baita bestelako zenbait abesti egin ere: Korrika 17rako eginko “Euskalakari”, Gaztehgam-ek antolaturiko GazteBurdela topaketetarako “naizena izateko”… Bosgarren lana izango da “Des-piezak”.

Iñaki Apalategi gailendu da azken finalaurrekoan


Izaro ZINKUNEGI


Iñaki Apalategi bertsolariak irabazi zuen atzo G-Puntuko azken finalaurrekoa. Atzo arratsaldean Hernanin jokatu zen azken kanporaketa, eta Jon Martin eta Iñaki Apalategi sailkatu ziren saio horretatik Illunbeko finalera.

Arratsaldeko 17:30etan ekin zioten bertsolariek saioari. Banak oholtzaratu ziren Amaia Agirre, Jon Martin, Jokin Uranga, Iñigo Manzisidor Mantxi, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Agirreazaldegi. Agurra abestu ostean hiruna punturi erantzun zioten, ondoren ofizioka eta kartzelan abestu zutelarik (Apalategiren kartzelako lana ikusgai hemen). Azkenean, Apalategi gailendu zen, Martini puntu erdiko aldea aterata.

Jadanik osatu da Illunbeko zortzi bertsolarien zerrenda: Irazu, Gaztelumendi, Apalategi, Sarriegi, Rezola, Agirre eta Alaia eta Jon Martin neba-arrebak. Abenduaren 18an jakingo da nork jantziko duen 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela.

domingo, 4 de diciembre de 2011

RadioHead Bilbon

Iñigo Zelaia

Radiohead taldea 2012ko BBK liven jaialdian arituko da. Talde britainiarra Kobetamendin arituko da datorren urtean egingo duten biraren baitan, uztailaren 13an, ostirala. Azken diskoaren biraren barruan sartzen a Kobetamendi eta Espainian joko duten kontzertu bakarra da.


Thom Yorke abeslariak eta talde britainiar honen beste partaideek esan dute, aurreko diskoa ateratzean ez zutela Espainian kontzerturik jo eta oraingoan nahi izan dute bertan ere jotzea.

Hori bai, adierazi dute disko berriko eta aurrekoaetatik disko berrira egokien doazen abestiak bakarrik joko dituztela eta beraz, zaila izango da beraien hit-etako asko entzutea.

Pop musika estiloa jotzen duen talde britainiar honek jada 30 milioi disko inguru saldu ditu. Gainera, beraien disko batzuetan entzuleei diskoari prezio  jartzen utzi diete.

Taldeak dituen abesti famatuen artean: "Creep", "Anyone Can Play Guitar", OK Computer  "Karma Police", "No Surprises" edo "Paranoid Android".

"El Drogasek" Barricada taldea utziko du

Iñigo Zelaia

Enrique Villarealek, El Dorgas ezizena duen Barricadaren abeslariak, taldea utziko duela adierazi du. 1982an Nafarroan sortu zen taldea eta bera izan da orain arte taldeko figura nagusia. Ostiralean ordea, bertso bidez idatzita, taldea utzi uzela adierazi zuen.

Agurra ematean polemika sortu dezakeen esaldi bat idatzi zuen. "Unos dirán que me he ido, pero otros pensarán que me han echado". Dena dela, taldeak adierazi du Barricada ez dela desagertuko eta "EL Drogas" lider gabe jotzen jarraituko dutela.

Gainera, 2012ko martxoarako disko berria aterako dutela adierazi dute. Esan beharra dago, notizia jakin zenetik, komunikabide guztiek lekutzo bat utzi dutela albiste honi, Barricada Espainiako rock banda garrantzitsuenetarikoa delako. Taldeak egindako abestien artean: No hay tregua, Oveja edo En blanco y negro bezalako abestiak daude.

Esan bezala, azken egunetan sare sozialetan jarraipen gehien izan duen albisteetako bat da eta ikusi beharko da Barricadaren etorkizuna zein izango den.

jueves, 1 de diciembre de 2011

Nicanor Parra poeta txiletarrak Cervantes saria irabazi du


Andrea ZARATE

Nicanor Parra poeta txiletarrak 2011 Cervantes Saria lortu du, gaur egun gaztelaniazko letren sari garrantzitsuena kontsideratzen dena. Cervantes sariketa Espainiako Kultura Ministerioak antolatzen du urtero, egileen lana goraipatzeko, eta aurten Angeles Gonzalez Sinde Kultura ministroak arduratu da irabazlea jakinarazteaz. Beraz, Nicano Parra txiletarrak 125.000 euro jasoko ditu sariketa honen bidez.

Nicanor Parra 97 urteko poeta da (San Fabián de Alico, Txile, 1914) eta Cervantes Saria eskuratzen duen hirugarren txiletarra da. Poeta, akademikoa, matematikaria eta fisikaria da eta unibertso poetikoaren “sistemaz kanpokotzat” hartu dute. “Antipoesia” deritzon estiloa sortu zuen eta lengoaia poetikoak sortzeagatik ere ezaguna da. 


Cervantes Sarien 37. edizioa da aurtengoa, eta epaimahaia hizkuntza, unibertsitatea, prentsa, literatura eta hispanismoarekin lotutako bederatzi pertsonek osatu dute. Kultura ministroak adierazi duenez, gehiengo baten bidez hautatua izan da sariduna, eta dirudienez oraindik ezin izan dute berarekin hitz egin, ez baitu telefono deia jaso. 


Gerediaga Elkarteak jaso du aurtengo Lauaxeta saria


Andrea ZARATE


Aurten Lauaxeta saria Durangaldeko Gerediaga Elkarteak eskuratu du, herrialdean euskara zabaldu, sustatu eta normalizatzeko eginiko saioak direla eta. Ekitaldia Bilboko Foru Jauregian izan da eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia izan da saria banatzearen arduraduna. Lauaxeta sariaren zazpigarren edizioa izan da honakoa eta 11:00etatik aurrera hasi da ekitaldia.

Gerediaga Elkartea 1965ean sortu zen. Gizon-emakume taldea izan zen sortzailea, Durangaldearen etorkizunaz kezkatuta eta eskualde kontzientzia komuna berreskuratu eta indartzeko asmoarekin elkartu zen. Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zuten.

Gaur egun, Durangaldeko ondare historiko, artistiko eta dokumentala berreskuratzea; folklore-adierazpenak mantentzea; eskualdearen iragana ikertzea; eta ikerketa lan berriak sustatzeaz arduratzen da elkartea, Durangaldea ezagutaraziz eta tokiko erakundeei aholkularitza eskainiz. Durangoko Liburu eta Disko Azoka elkarte honek antolatzen du besteak beste.