lunes, 7 de noviembre de 2011

Nickelback taldearen album berria azaroaren 22an aurkeztuko dute

Andrea ZARATE


Nickelback musika taldeak azaroaren 22an aurkeztuko du bere album berria. Nickelback-en soinu klasikoa duen When We Stand Together da albumaren lehenengo single-a. Abestiak gizarte kontzientzian eragiteko nahia du, eta AEBetako irratietan arrakasta handia lortu du jadanik.

Rock musika talde hau sortu zenetik, kanadiarrek disken 50 milioi kopia saldu dituzte mundu osoan, eta azaroaren 22an estreinatuko den Here and Now euren seigarren albuma izango da. Diska Vancouverreko Mountain View estudioetan grabatu zen eta hamaika kantez osatuta dago.

Chad Kroeger abeslariak adierazi duenez, musika egitea gogoko duten lau pertsona dira, eta euren erara egitea gustoko dute gainera. Bestalde, Kroegerren arabera, oso pozik daude emaitzekin, eta euren jarraitzaileekin partekatzeko ezin dutela itxaron esan du abeslariak.


Hasi dira Azpeitiko XXIX. Euskal Antzerki Topaketak


Izaro ZINKUNEGI


Pasa den asteburuan hasi dira Azpeitiko XXIX. Euskal Antzerki Topaketak. Datorren bi asteburutan ere egingo dituzte egongo dira emanaldiak, ostiral, larunbat eta igandetan hain justu.

Vaiven Produkzioak-ek eginiko Lotsa gabe antzezlanak eman die hasiera antzerki topaketei. Honekin batera, Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa eta Ilargiaren bi aldeak antzezlanak ere ikusi ahal izan dira asteburuan, guztiak Soreasu Antzokian.

Topaketen hirugarren asteburuan talde amateurrek hartuko dute, eta tartean izango da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrekoek antzeztuko duten Lost & Found obra ere. Alaitz Olaizola antzerki taldeko zuzendariak adierazi duenez, emakumeek dituzten kezkak azaldu nahi dira antzerki honekin.

Euskal Antzerki Topaketen egitarau osoa Azpeitiko herri aldizkariaren atari digitalean dago ikusgai.

Uranga nagusitu da G-puntuko final-laurdenetako azken saioan


Izaro ZINKUNEGI


Jokin Urangak bere herrian lortu du Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalaurrekoetarako txartela. Azpeitian jokatu da azken saioa, eta Iker Zubeldia eta Iñaki Apalategi ere igaro dira hurrengo fasera, Urangarekin batera.

Izarraitz pilotalekuan jokatu da azken final-laurdena. Eguraldiak errepideetan arazo batzuk eragin dituen arren, jende andana hurbildu da bertara. Jokin Uranga izan da garaile 488 punturekin, eta zuzenean igaro da hurrengo saiora, Irazu, Sarriegi, Gaztelumendi eta Martinekin batera.   Puntuazioaren arabera sailkatutako beste 13 bertsolariren izenak ere bertan jakin dira.

Finalaurreko fasea azaroaren 26an hasiko da, Arrasaten. Tolosan eta Hernanin izango dira beste bi saioak. Horietatik sailkatzen diren 8 bertsolariek abenduaren 18an abestuko dute, Donostiako Illunbeko finalean.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Zentsura At! jaialdia hasiko da Bilbon

Andrea ZARATE

Zentsura At! musika jaialdiaren seigarren edizioa hasiko da Bilbon. Zentsura jasan zuten kontzertuak, erakusketak eta artelanak aurkeztuko dituzte azaroaren 7tik aurrera BBK aretoan, Bilboko Alhondigan eta Bidebarrietan. Izan ere, jaialdi honen helburu nagusia giza eskubide eta askatasun adierazpena defendatzea izango da.

Horretaz gain, gaur egun musikan, zineman eta artean eman ohi den zentsura salatu nahi dute jaialdi honetako arduradunek. Beraz, sentsibilizazio publikoa da xedeetako bat. Horretarako, zentsura izan duten musika esparruko bideoklipak, diskoak eta iragarkiak izango dira ikusgai.

Ekitaldi honek askatasun adierazpenaren aldeko nazioarteko erakunde ugariren babesa lortu du: Freemuse musikari eta zentsurari buruzko foro mundialarena, freeDimensional erkidego artistikoak elkartzen dituen laguntza taldearena eta International Pen - Basque Centre justizia sozialaren aldeko nazioarteko mugimenduarena, besteak beste. 

Informazio gehiago jasotzeko hona hemen Euskadi irratiko audio hau: http://www.eitb.com/es/audios/detalle/769905/zentsura-at-un-festival-censura/.

sábado, 5 de noviembre de 2011

La Oreja De Van Goh-ek Iruñeako Baluarte aretoan aurkeztuko du disko berria

Donostiako talde ospetsuak Iruñean egingo du bere disko berriaren aurkezpeneko lehen geldialdia. Disko hori Cometas Por El Cielo izena du eta taldea sortu zenetik estudietan grabatutako seigarren diska da jada, eta Leire Martinezek abeslaria taldera batu zenetik bigarren diskoa da.
Estatistiken arabera, diskoaren salmenta bide onetik doa, izan erem La niña que llora en tus fiestas izenburuko abestia deskargatuenen artean dago. Azken diskoak maitasuna, homosexualitatea, itxaropena, euskal gatazka eta menpekotasunak dira gai nagusiak.
Taldeak orain arte 8 milioi disko saldu ditu munduan eta hainbat sari jaso ditu tartean, Grammy Latino, Musika sariak eta Ondas saria. Kontzertuak ere, ugariak izan dira; Iruñean joko duten kontzertuko sarrerak, 31 eta 34 eurotan jarri dira salgai.
Iñigo Zelaia

"Euskal Zinearen 8o.hamarkadako esponenteetako bat izan da Xabier Elorriaga"

Xabier Elorriaga eta Liliana Cavani dira aurtengo Zinebiko omenduak. Zine jaialdia honek eskaintzen duen Mikeldi saria jasoko dute. Xabier Elorriaga aktoreak ekitaldiaren inaugurazioan eta Liliana Cavanik Zinebi bukatzen den egunean.
Zinebiko zuzendariak Elorriaga omendu nahi izan du 80.hamarkadan Euskal zinearen alde egin zuen esfortsuarengatik. Urte hauetan besteak beste: La fuga de Segovia y La muerte de Mikel, Imanol Uriberen filmean, edo Alfonso Ungríaren La conquista de Albania fileman aktore lanetan aritu zen. Gaur egun, Aguila Roja TVEko telesail arrakastatsuan kolaboratzaile bezala ari da.
Liliana Cavani ere omendua izango da zinema zuzendariak bizitzan zehar genero honegatik egin duen lanagatik. Zuzendari honen omenaldiarekin bukatuko da Zinebi jaialdia, baina horretaz aparte, dokumental eta kortometrajeen lehiaketa honetan sariak lortzeko 73 pelikula aurkeztuko dira, horietatik 11 euskaldunak.
Iñigo Zelaia

viernes, 4 de noviembre de 2011

Agur diseinatutako ametsari

Izaro ZINKUNEGI

Hegoafrikako Lurmutur Hiria izendatu zuten 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu. Taipein (Taiwan) eginiko Diseinuaren Nazioarteko Aliantzaren Kongresuaren itxieran jakinarazi dute irabazlearen izena. Bilbo eta Dublin ziren izendapena lortzeko beste bi finalistak.

Lurmutur hiria eliteentzat eta banaketarentzat diseinatu izan da, eta orain integraziorako eta berdintasunerako hiri izatera bideratu nahi dute. 2014an 20 urte beteko dira Hegoafrikan demokrazia ezarri eta Nelson Mandela lehen presidente beltza jarri zutela. Bilboko hautagaitza berriz, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute, Bilbao: Hirien Disenua lemapean. Jakintzan oinarritutako hautagaitza aurkeztu dute.


Guztira 24 herrialdetako 56 hiri aurkeztu ziren 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu izendapena lortzeko. Bi urtean behin ematen du saria Diseinu Elkarteen Nazioarteko Kontseiluak, eta hiria berpizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko balio duela diote antolatzaileek. Ondorengo hiriek lortu dute izendapena orain arte: Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012).