Mostrando entradas con la etiqueta Su ta gar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Su ta gar. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de diciembre de 2011

Su Ta Gar Durangoko Kafe Antzokian

Abenduaren 23an Su Ta Gar taldeak Durangoko Plateruena antzokian kontzertua eskainiko du. Eibarren jatorria duen talde honek Euskal Herrian joko du berriz ere, abenduaren 10ean Bermeon jo ondoren. Bitartean Katalunia eta Galizian jotzen egongo dira.

Hilabete batzuk dira beraien azken diskoa “Ametsak pilatzen” atera zutela eta duela gutxi Durangon egon den azokan disko salduenetako bat izan da Berri Txarrak taldearen “Haria” diskoa eta gero.  
Talde hau izan da Heavy Metala euskaraz jorratzen arrakasta handiena izan duena eta argi ikusten da taldeak dituen urteetan eta baita emandako kontzertuetan. Durangon emango duten kontzertuan Mafia taldea izango dute telonero eta sarrerak 15 eurotan salduko dira.   
Iñigo Zelaia

domingo, 2 de octubre de 2011

Su Ta Garrek “Ametsak pilatzen” diskoa aterako du


Eibarreko talde arrakastatsuak bere diskografia hamaigabeari beste bat gehituko diote. Disko hau urriaren bigarren hamabostaldian aterako da eta hamaika abestiz osatua egongo da. Diskoko abesti bat entzungai dago jada: “Norbera bere ametsen jabe” izena du. 

Heavy musika estiloa lantzen duen talde hau oso ezaguna da Euskal Herrian zehar baina Estatu mailan ere hitz egiten da. Euskaraz abesten dute atera dituzten hamar diskoetan baina disko guzti horiez aparte, 2007an hogei urte bete zitueneko zuzeneko diskoa ere atera dute. Azken hau Durangoko kafe antzokian egindako kontzertua izan zen eta bertan beraien hasiberritako maketa oparitu zuten.

Atera dituzten diskoen artean, 2001ean ateratako “Jo ta ke” edo azken diskoa “Jainko hilen uhartean” dira zaleei gehien gustatzen zaizkienak eta abestiei begiratuz, “jo ta ke”, “begira” edo “itxaropena” dira ezagunenak.

Heavy Metala Euskaraz jotzea izan da talde honek egin duen ekarpenik handiena. Ordura arte inork inoiz egin ez zuena eta makina bat estereotipo puskatu zituen taldea bilakatuz. Beraien hitzak kritika politiko eta sozial aldarrikatzailez beteak daude, eta esan daiteke, musika, hitzak eta orokorrean taldea, espresio bide bezala erabili dutela taldekideek.