martes, 29 de noviembre de 2011

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak ateak irekiko ditu datorren igandean


Izaro ZINKUNEGI

Abenduaren 4an hasiko da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. 46. edizioa izango da aurtengoa, eta abenduaren 8ra arte izango da Landako Erakustazokako postuak ikusteko aukera, goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara. 

Azokaz gain, bestelako eskaintza ugari ere izango dira urtero bezala. Hala, 200 ekitalditik gora prestatu dituzte bisitari guztientzat, hala nola haurrentzat, gazteentzat, helduentzat… Horretarako prestatutako hainbat areto eta gune egongo dira. Esaterako, Ahotsenea sortzaileen gunean egunero 19 aurkezpen egongo dira, nola disko hala liburuenak.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, eta euskaraz eta euskal munduaz zerikusia duten liburu, disko, bideo eta abarren erakusketa eta salmentarako azoka gisa definitzen du. Horregatik, euskarazko ekoizpenak lehenesten dira, bestelakoak ere aurki daitezkeen arren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario