lunes, 7 de noviembre de 2011

Antxon Gomez eta Alberto Iglesias donostiarrak Europako Zinema Sarietarako izendatu dituzte

Andrea ZARATE


Antxon Gomez eta Alberto Iglesias donostiarrak hautatu dituzte abenduaren 3an Berlinen egingo duten sari banketarako, zuzendaritza artistiko onenaren eta musikagile onenaren sariak lortzeko lehiatuz. Lehenengoa, Pedro Almodovarren La piel que habito pelikularen zuzendaritza artistikoagatik aukeratu dute; eta bigarrena, filma berberaren soinu bandagatik.

Dena dela, ez da Alberto Iglesiasen lehenengo hautaketa, izan ere European Film Awardsen soinu banda onenaren saria lortu zuen 2009an, Los abrazos rotos pelikularako sortutako doinuengatik. Aurretik, 2006an, musikagile onenaren saria lortu zuen, Volver pelikulan egindako lanagatik.

Sari banaketaren zinegileen zerrenda European Film Academy elkarteak aurkeztu du, Sevillan ospatzen ari den Europako Zinema jaialdian. Bestalde, sari gehien irabazteko hautagaien artean Aki Kaurismäkiren La Havre, Lars Von Trierren Melancholia,  Michel Hazanaviciusen The artist eta Tom Operen The King´s Speech filmak daude. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario