miércoles, 2 de noviembre de 2011

Alex de la Iglesia zinemagilearen erakusketa antolatu du Euskadiko Filmategiak

Andrea ZARATE

Zinemateka euskaldunak Alex de la Iglesia zinema zuzendariaren erakusketa aurkeztu du euskal zinemaren inguruko atzera begirakoan. 2011ko azarotik 2012ko otsailera bitartean, EAEko eta Lapurdiko hiriburuetan, zinemagile bilbotarraren filmografia ikusteko aukera egongo da. Beraz, Alex de la Iglesiaren filmategia Bilboko Alhóndigatik, Gasteizko Vital Kutxa Fundazioaren Aretotik eta Dendaraba merkataritza gunetik, Donostiako Antzoki Zaharretik eta Baionako Cinéma L'Atalantetik pasatuko da.

Euskadiko Filmategia sortu zenetik ­–1978ko maiatzaren 1ean–, zinematekak egiten duen lehenengo atzera begirako da hau. Alex de la Iglesiaren zinemaren laburpenean, Acción Mutante, El día de la bestia, Perdita Durango, Muertos de Risa, La Comunidad, 800 balas, Crimen Ferpecto, Mirinda hiltzaileak, Los crímenes de Oxford eta Balada triste de trompeta bezalako film ezagunak eskainiko dira.

Sarrerak 4 euro balio du eta filmategi ziklo osorako bonuak 30 euro. Dena den, Vital Kutxako txartelarekin sarrera merkeagoa eskuratu daiteke (sarrera bakoitza 3 eurokoa eta bonua 25 eurokoa). 


No hay comentarios:

Publicar un comentario