Mostrando entradas con la etiqueta Donostia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Donostia. Mostrar todas las entradas

domingo, 27 de noviembre de 2011

Bruce Springsteen bakarlariak Sevillan hasiko du bere Europar bira

Abeslari amerikarra berriro ere Espainiara etorriko da bere azken diskoa, oraindik izenik ez duena, aurkeztera. Kontzertua 2012ko maiatzaren 13an izango da La Cartuja estadioan, 2009an jo zuen leku berean. Urte horretan 30.000 pertsona inguru bildu zituen eta aurten espero dute 60.000 pertsona inguru egotea kontzertuaz disfrutatzen.

Espainiako bira ez da horretan geratuko eta hilabete berean Bartzelonako Estadio Olinpikoan joko du. Horretaz aparte, Madrilera eta Donostiara ere etorriko da. Bira hau taldeko Clarence Clemons hil zeneko lehena izango da.
Donostian emango duen kontzerturako sarrerak abenduaren 2an jarriko dira salgai eta 65 eta 83 euro bitartekoak izango dira.
Iñigo Zelaia

martes, 22 de noviembre de 2011

'Beldur barik' berdintasunaren aldeko kanpaina aurkeztu dute Donostian

Andrea ZARATE


Zenbait erankundek, ikastetxek eta EHUko unibertsitateak berdintasunaren aldeko Beldur barik kanpaina aurkeztu dute Donostian. Kanpainaren arduradunek adierazi dutenez, xede nagusia emakumeen aurkako eta gazteen aurkako egungo desberdintasun egoerari aurre egitea da, errespetuz eta erantzukizunez.

Beldur barik kanpaina Berdinsarea Sarearen ekimena da eta Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko sortu da, ostiral honetan dena hain zuzen. Bestalde, larunbatean Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo kalea 9) topaketa egingo dute, 11:30etatik aurrera. Beraz, bi egun horiek sentsibilizazio egunak izango dira, non talde eta elkarte feminista ezberdinak elkartuko diren. Dena dela, arduradunek programa urte osoan zehar irautea nahi dute.

Antolatzaileen arabera, 2010.urtean EAEko genero indarkeriaren biktimen %36 hogeita hamar urtetik beherakoak izan ziren. Egoera hori ikusita, indarkeria egoerei aurre hartzea eta 12 eta 25 urte bitarteko emakume gazteekin lan egitea bilatzen du kanpaina honek.

Eudel, Emakunde, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiak dira sustapen lan koordinatuaren arduradunak. Eta aurreko edizioetan bezala, Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, EHU eta EITB kolaboratzaile gisa izango dira. 



sábado, 29 de octubre de 2011

Euskaltzaindiak Luis Villasante euskararen ikergunea zabaldu du Donostian

Andrea ZARATE

Euskaltzaindiak Luis Villasante ikerketa zentroa ireki du Gipuzkoan. Euskal akademiak dituen zerbitzu, proiektu eta lantalde guztiak biltzea da ikerketa zentro horren helburua besteak beste. Eraikuntza Donostiako Ibaeta auzoan dago, Tolare baserrian hain zuzen ere. Baserri hau XVIII. mendekoa da eta egungo etxeen artean kokatuta dago.

Beraz, Euskaltzaindiaren egoitza berriak Gipuzkoako zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak hartuko ditu. Baina ez hori bakarrik, izan ere Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri proiektua eta akademian hiztegigintzan aritzen diren taldeak batuko ditu ere. Egoitza ezezik, ikergunea izango da ere. Horregatik, euskararen ikergunearen zatiari izen propioa jarri diote: Luis Villasante hain zuzen. Villasante Euskaltzaindiaren buruzagitzan egon zen 1970. urtetik 1988ra.

Euskararen munduko hainbat pertsona elkartu du eraikinaren inaugurazio ekitaldiak, hala nola erakundearen aspaldiko eta gaur egungo kideak, ordezkariak eta agintariak.


domingo, 9 de octubre de 2011

'Amantalen Ahotsa' estreinatu dute gerra zibilaren 75. urteurrenarengatik

Andrea ZARATE


1936ko Gerraren 75. urteurrena gogorarazteko, Amantala Kultur Elkarteak “Amantalen Ahotsa” ikuskizuna aurkeztu du Donostian. Ikuskizun honen bitartez, Gerra Zibilaren garaiko historia emakumeen ikuspegitik erakutsi nahi dute, haiek izandako "pozak, nekeak eta buruhausteak" erakutsiz.

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztu da lehen aldiz ikuskizuna. “Amantalen Ahotsa” adineko emakumeen testigantzak dira, ahotsak.com webguneko bideo zatiak. Ikuskizuna Gipuzkoa osoan jasotako testigantzetan oinarritzen da: Maialen Lujanbio, Amaia Zubiria, Itziar Ituño, Ainere Tolosa eta Sara Cozarren testigantzetan adibidez.

Horretaz gain, 75. urteurrenaren ikuskizun honetan bertsoak, zuzeneko musika, kantuak, antzezlanak eta dantzak egon dira ere. Sarrerak 12 eurotan saldu dira irailaren 29tik aurrera, Viktoria Eugenia antzokian, Principal antzokian eta Interneten.