martes, 22 de noviembre de 2011

Errautsak antzezlanaren azken emanaldia izango da larunbat honetan Elgetan


Izaro ZINKUNEGI
Errautsak antzezlanak azken emanaldia burutuko du azaroaren 26an Elgetan. Urtebetez Euskal Herria hainbat herri bisitatu ostean, azken txanpan sartua da obra udazkenarekin batera. Dagoeneko 7.000 lagunetik gora izan dira obra ikusten. Larunbat honetan, gaueko 22:30etan Espaloia Kafe Antzokian izango da horretarako azken emanaldia.


Larunbatekoa azken saioa izanagatik, Hondarribian eta Billabonan ere ikusi ahal izango da azaroaren 24an eta 25ean, hurrenez hurren. Emanaldi sorta oparo horretan, antzokiak, frontoiak, gaztetxeak… beteta ikustea bizipen “bizigarria” izan dela azpimarratu dute aktore eta lan-taldeko kideek.


Errautsak antzezlanak hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean. Tartean, Donostia Antzerkia Saria jaso du aurten, baita bukatu berri diren Azpeitiko XXVIII. topaketetako Txalo Saria ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario