martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonak irabazi du Bernabeuko duelua


Izaro ZINKUNEGI


Erakustaldia eman zuen berriro ere talde blaugranak Santiago Bernabeun bildutako 83.500 ikusleren aurrean. Partida hasiera gora beheratsuaren ostean, jaun eta jabe izan zen bigarren zatian, bere ohiko jokoa erakutsiz. Merengeei aldiz, jarraian lortutako 15 garaipenen soka eten zitzaien.

22. segundorako hankaz gora jarri zitzaien partida Guardiolaren mutilei. Valdes atezainak pasea egiterakoan huts egin eta Di Mariari eman zion baloia. Benzemak aldaratzean gola sartu zuen, markagailuan aurretik jarriz. Hala ere, katalanek berdintzea lortu zuten 30. minutuan Alexisen gol bati esker. Banakoarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian nagusi izan ziren Bartzelonako jokalariak. 7. minuturako markagailuan aurretik jarri ziren Xaviren jaurtiketa batek Marcelori jo eta baloia sareratzean. Real Madrilek izan zituen abaguneak ez zituen aprobetxatu, eta garesti ordaindu zuen aurrelarien punteria eza. 66. minutuan Cescek Bartzelonaren hirugarrena sartu zuen, Alvesen erdiraketa bat buruz errematatuta. Honekin, partida erabakita geratu zen.

Bartzelonak futbol zelaian, eta bereziki erdian zuen nagusitasuna eten nahian, joko zikinari ekin zioten Mourinhoren mutilek. Sarrera gogorrak egin zituzten Ramos, Pepe eta Coentraok, baina Fernández Borbalán arbitroa eskuzabala izan zen beraiekin eta txartel gorriak barkatu zizkien. Azkenean, markagailua 1-3 zegoela amaitu zen bi talde indartsuenen arteko lehia.


Partida hasi aurreko aurreikuspenak irauli eta denboraldiko lehenengo klasikoa poltsikoratu zuten beraz katalanek, aurkari zuzenaren etxean eskuratu ere. Emaitza horri esker, 37 puntu dituzte bi taldeek, eta iazko txapelduna da lider. Halere, Bartzelonak partidu bat gehiago jokatu du. Liga pil-pilean da beraz berriro ere.

domingo, 11 de diciembre de 2011

Berri Txarrak taldearen azken diskoa Durangoko azokako salduena

Lekunberriko taldearen azken diskoa “Harian” izena duena, 2011ko Durangoko azokako diskorik salduena izan da. Hainbeste izan dira diskoa erosi nahi izan dutenak non, agortu egin dira eta erosle batzuek ezin izan dute diskoa erosi.
Aurreko diskoetatik dator euskal talde honen arrakasta baina azken disko hau Espainiako disko salduenen artean lekutxo bat egin du. Harrigarria da, izan ere, euskaraz bakarrik abesten duen musika taldea da.
Durangoko azokako 3.000 disko inguru saltzeaz aparte, Euskal Herriko musika dendetan eta hipermerkatuetan ere agortu da diskoa. Fenomeno honen azalpena bakarra izan daiteke: kritika onak jaso ditu azken disko honek eta bestetik, abestietan erabilitako melodia eta letrak, sistema eta munduko egoera salatuz, gustatu egiten zaie entzuleei.
Iñigo Zelaia

Su Ta Gar Durangoko Kafe Antzokian

Abenduaren 23an Su Ta Gar taldeak Durangoko Plateruena antzokian kontzertua eskainiko du. Eibarren jatorria duen talde honek Euskal Herrian joko du berriz ere, abenduaren 10ean Bermeon jo ondoren. Bitartean Katalunia eta Galizian jotzen egongo dira.

Hilabete batzuk dira beraien azken diskoa “Ametsak pilatzen” atera zutela eta duela gutxi Durangon egon den azokan disko salduenetako bat izan da Berri Txarrak taldearen “Haria” diskoa eta gero.  
Talde hau izan da Heavy Metala euskaraz jorratzen arrakasta handiena izan duena eta argi ikusten da taldeak dituen urteetan eta baita emandako kontzertuetan. Durangon emango duten kontzertuan Mafia taldea izango dute telonero eta sarrerak 15 eurotan salduko dira.   
Iñigo Zelaia

jueves, 8 de diciembre de 2011

AEBetako bildumagile batek 3,45 milioi euro ordaindu ditu Velazquezen koadro batengatik


Andrea ZARATE
Retrato de un caballero koadroa

AlfredBader Fine Arts de Milwaukee AEBetako galeriak Diego Velazquezen koadro ezezagun bat eskuratu du 3,45 milioi euroren truke Londreseko subastan. David Bader galeriaren presidenteordea enkantean egon zen eta bera izan zen eskaintza egin zuena Otto Naumann New Yorkeko kidearen izenean. Azkenengo honen ustez, enkantea hamarkadako “ganga” izan da.

Naumann adierazi duenez, Alfred Bader Fine Arts de Milwaukee (Wisconsin) galeriaren asmoa koadroa berriro saltzea da eta harrituta gelditu da obra hori “hain merke” eskuratzean. New Yorkeko Naumann agentearen arabera, 6 edo 7 milioi libra (7,08 edo 8,2 milioi euro) ordaindu ahal ziteztekeen erretratu horren truke.

Hasieran, koadroa Bonhamsen “Maisu zaharrak” bildumaren parte zen, 63 koadrorekin batera, baina autoretzari buruzko zalantza zegoen. Zalantza argitu ostean, albistea asko zabaldu da, adibidez Peter Cherry Artearen Historiako unibertsitate irakasleak gai horri buruzko artikulu bat argitaratu du Magazine aldizkariaren azken zenbakian.


Aiert Goenaga izango da Durangoko Azokaren zuzendaria datorren urtean


Andrea ZARATE

Gerediagaelkarteak jakinarazi du datorren urteko Durangoko Liburu eta Diska Azokaren zuzendaria Aiert Goenaga izango dela. 1980. urtetik zuzendari izan den Jon Irazabal iurretarrak Aiert Goenagaren esku utziko du Azokaren zuzendaritza. Orain arte, Goenaga zuzendari laguntzaile eta ikusentzunezkoen arduradun lanetan aritu da. Agur gisa, e-book bat oparitu diote Irazabali, hala ere Gerediaga elkartean lanean jarraituko duela adierazi du.

Gerediaga elkarteko kideek adierazi dutenez, nahiko pozik daude Durangoko Azkokaren aurtengo edizioarekin, izan ere oraingoz 105.000 lagunek Landako Gunera hurbildu direla azaldu dute. Dirudienez, bisitari gehien asteartean egon zen, 40.000 pertsona inguru.

Gaur, Durangoko Azoka bisitatzeko azken eguna denez, hainbat ekintza antolatuta daude. Esaterako, Itziarren Semeak taldea Ahotsenean izango da bere azken lana aurkezten, 13.30ean. Arratsaldeko seietan, leku berean, Biladi Hadi elkartasun brigadak "Hamaika Begirada Palestinari" liburu eta diskaren aurkezpena egingo du gero. Azkenik, eguerdiko ordubatean, Bittor Kapanaga otxandiarra zenari omenaldia egingo diote Landako Gunean dagoen aretoan.

lunes, 5 de diciembre de 2011

“Des-piezak” disko berria kaleratu du Gosek


Izaro ZINKUNEGI

Des-piezak” deituriko disko berria publikatu du Gose musika talde arrasatearrak. Azken lan hau Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan soilik erosi ahal izango da.

Ines Osinaga abeslari eta soinu-joleak azaldu duenez, beste diskoetan sartu gabe geratu zaizkien abesti solteak bilduko dira bilduma honetan. Hortik dator lan honen “Des-piezak” izena. Talka eta La Chiquilla stand-ean (Barrenkale 29) lortu ahal izango da, eta doan banatuko dute taldearen beste edozein disko ofizial erostean.


 Trikitia eta musika elektronikoa oinarri dituen Gose talde arrasatearra 2004. urtean sortu zen. Ordutik lau disko kaleratu ditu, baita bestelako zenbait abesti egin ere: Korrika 17rako eginko “Euskalakari”, Gaztehgam-ek antolaturiko GazteBurdela topaketetarako “naizena izateko”… Bosgarren lana izango da “Des-piezak”.

Iñaki Apalategi gailendu da azken finalaurrekoan


Izaro ZINKUNEGI


Iñaki Apalategi bertsolariak irabazi zuen atzo G-Puntuko azken finalaurrekoa. Atzo arratsaldean Hernanin jokatu zen azken kanporaketa, eta Jon Martin eta Iñaki Apalategi sailkatu ziren saio horretatik Illunbeko finalera.

Arratsaldeko 17:30etan ekin zioten bertsolariek saioari. Banak oholtzaratu ziren Amaia Agirre, Jon Martin, Jokin Uranga, Iñigo Manzisidor Mantxi, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Agirreazaldegi. Agurra abestu ostean hiruna punturi erantzun zioten, ondoren ofizioka eta kartzelan abestu zutelarik (Apalategiren kartzelako lana ikusgai hemen). Azkenean, Apalategi gailendu zen, Martini puntu erdiko aldea aterata.

Jadanik osatu da Illunbeko zortzi bertsolarien zerrenda: Irazu, Gaztelumendi, Apalategi, Sarriegi, Rezola, Agirre eta Alaia eta Jon Martin neba-arrebak. Abenduaren 18an jakingo da nork jantziko duen 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela.