Andrea ZARATE
Steven Spielberg zuzendaria
arduratuko da Albert Espinosaren 'Polseres Vermelles' (Pultsera Gorriak) telesailaren
bertsio amerikarra egiteaz Dreamworksen laguntzarekin. 'Polseres Vermelles'
telesailak ospitalean dauden eta minbizia duten gazte talde baten istorioa
kontatzen du, eta azkenengo denboraldian telesail honek arrakasta handia lortu
du TV3an.

Telesaila Espinosaren bizitzan oinarrituta
dago, gaztea zenean minbizia izan baitzuen hiru aldiz, horietako batean hanka
galduz. Beraz, telesailaren izenburuak gaixotasunari erreferentzi egiten dio, izan
ere ebakuntza bakoitzean pultsera gorri bat jartzen zioten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario